Lorde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lorde
Lorde Brisbane Nov 2017 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Takapuna Itzuli1996ko azaroaren  7a (22 urte)
Herrialdea  Zeelanda Berria
 Kroazia
Bizilekua Herne Bay Itzuli
Familia
Ama Sonja Yelich
Hezkuntza
Heziketa Takapuna Grammar School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, kantugilea eta disko-ekoizlea
Genero artistikoa art popa Itzuli
Dream popa
electronica Itzuli
Indie popa
Ahots mota mezzosopranoa
altoa Itzuli
Musika instrumentua ahotsa
samplerra Itzuli
Diskoetxea Universal Music Group
Lava Records Itzuli
Republic Records
IMDb nm5941025
lorde.co.nz/
Lorde kontzertuan, 2017an.

Lorde (izen osoa Ella Marija Lani Yelich-O'Connor) (Auckland, 1996ko azaroaren 7a) abeslari eta musikagile zeelandaberritarra da. Pop abeslaria den arren, bere musika estilo propioa garatu du, barnerakoia eta eduki liriko handia duena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ella Marija Lani Yelich-O'Connor Aucklandeko Tapanuka barrutian jaio zen baina hiri bereko Devonport barrutian hazi zen[1]. Aita irlandarren ondorengoa zuen eta ama kroaziarren ondorengoa[1], honen ondorioz Lordek naziotasun bikoitza du, Zeelanda Berrikoa eta Kroaziakoa[2].

2009 urtean Lordek Belmont Intermediate School-eko talent showa irabazi zuen bere lagun Louis McDonaldekin bikote eginda eta honi esker Radio New Zealand irratiko Jim Mora's Afternoons saioan zuzenean bi abesti kantatu zituzten[3]. Ella & Louis izena hartu eta cover-ak kantatuz Aucklandeko taberna eta kafetegitan hainbat emanaldi egin zituzten. McDonalden aitak grabazioak diskoetxetara bidali zituen eta UMG disketxeak hartu zituen. UMG-k Frances Dickinson ahots entrenatzailearekin urtebeteko klaseak ordaindu zizkion Lorderi eta denbora horretan bere abestiak sortzen hasi zen[4].

2012an EP bat atera zuen, The Love Club, interneten ezarri zuena. 60.000 deskarga izan zitue 2013an UMG-k disko fisiko gisa argitaratu zuen[5]. EP-ko singlea zen Royals abestia Zeelanda Berriko eta Australiako zerrendetan bigarren postura iritsi zen. Honen ondoren nazioarte mailan zabaldu zen eta 10 milioi kopia saldu zituen[6]. Estatu Batuetan lehen postura iritsi zen, hau lortzen duen artista gazteena bihurtuz, hamasei urte baino ez baitzituen Lordek[2]. Grammy Sarietan bi sari eskuratu zituen, bakarkako pop emanaldi onena eta urteko abesti onenaren sariak hain zuzen ere[7]. 2013an bertan aurreneko disko luzea atera zuen, Pure Heroine. Royals abestia ere barnean zegoen, noski. Milioi bat kopia saldu zituen, debuteko diskoarekin salmenta kopuru hau lortu duen bigarren emakumezko abeslaria da, Adele britainiarraren ondoren[8]. Disko honek ere Pop disko bokal onenaren Grammy saria jaso zuen. Time aldizkariak 2013 eta 2014ko nerabe influenteenen zerrendan sartu zuen[9][10]. Diskoa aurkezteko bi urtetako kontzetu bira egin zuen munduan zehar 103 kontzertu eginez. Afrika ezik gainerako kontinente guztietan izan zen.

2017ko martxoan "Green Light" singlea atera zuen eta berehalako arrakasta izan zuen, NME musika aldizkari britainiarrak eta The Guardian egunkariak urteko abesti onena izendatu zuen[11]. Ekainean bigarren diskoa plazaratu zuen, Melodrama. Estatu Batuetako Billboard 200 zerrendan lehen postua eskuratu zuen[12], bai eta Zeelanda Berriko, Australiako eta Kanadako zerrendetan ere. Munduan zeharreko kontzertu bira berria hasi zuen[13]. 2018ko ekainean Israelen ematekoa zuen kontzertua bertan behera utzi zuen palestinarrekiko elkartasuna erakutsiz[14].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Love Club (2012) - EPa
  • Pure Heroine (2013)
  • Melodrama (2017)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • New Zealand Music Awards:
    • 2013: Royals abestiarengatik, abesti onena, bideoklip onena
    • 2013: urteko errebelazioa, entzuleen aukera eta nazioarteko arrakasta handiena
    • 2014: Pure Heroine diskoarengatik, diskorik onena, emakumezko artista onena, entzuleen aukera, nazioarteko arrakasta handiena
    • 2014: Team, urteko abesti onena
    • 2014: Royals, urteko abestirik salduena
    • 2015: Yellow flicker beat urteko abesti onena
    • 2015: nazioarteko arrakasta handiena
    • 2017: Melodrama urteko disko onena
    • 2017: Green light urteko abesti onena
    • 2017: urteko bakarlari onena, urteko pop artista onena, entzuleen aukera, nazioarteko arrakasta handiena
  • MTV Europe Music Awards:
    • 2013: Zeelanda Berriko artista onena
    • 2014: Zeelanda Berriko artista onena
  • Grammy Sariak:
    • 2014: Royals abestiagatik, urteko abesti onena eta pop bakarlari interpretazio onena
  • World Music Awards:
    • 2014: urteko musika alternatiboaren emanaldi onena, urteko artista onena eta Australasiaan salmenta handienak izan dituena
  • Billboard Music Awards:
    • 2014: artista berri onena eta Royals rock abesti onena
  • BRIT Awards:
    • 2014: nazioarteko emakumezko artista onena


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez)  «Lorde, the year - Black Magazine NZ» www.blackmagazine.co.nz . Noiz kontsultatua: 2019-02-10 .
  2. a b (Ingelesez)  Thomas, Mark «Lorde reveals that she has Croatian citizenship - The Dubrovnik Times» www.thedubrovniktimes.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-10 .
  3. Txantiloi:En-nz  «Ella Yelich-O'Connor» Radio New Zealand 2011-03-17 . Noiz kontsultatua: 2019-02-10 .
  4.   «VMusic - Lorde Q&A» web.archive.org 2014-04-08 . Noiz kontsultatua: 2019-02-10 .
  5.   «Lorde: The Billboard Cover Story» Billboard . Noiz kontsultatua: 2019-02-10 .
  6. Txantiloi:En-NZ  matt.nippert@nzherald.co.nz @MattNippert, Matt Nippert Business investigations reporter, NZ Herald (2014-11-06) Birthday girl Lorde's earnings estimated at $11m-plus ISSN 1170-0777 . Noiz kontsultatua: 2019-02-10 .
  7. (Ingelesez)  «Grammys 2014: Winners list» CNN . Noiz kontsultatua: 2019-02-10 .
  8.   «Lorde's 'Pure Heroine' Hits 1 Million in Sales» Billboard . Noiz kontsultatua: 2019-02-10 .
  9. (Ingelesez)  «The 16 Most Influential Teens of 2013» Time ISSN 0040-781X . Noiz kontsultatua: 2019-02-10 .
  10. (Ingelesez)  «The 25 Most Influential Teens of 2014» Time . Noiz kontsultatua: 2019-02-10 .
  11. (Ingelesez)  NME (2017-11-27) «Best Songs of the Year 2017» NME . Noiz kontsultatua: 2019-02-10 .
  12.   «Lorde Earns First No. 1 Album on Billboard 200 Chart With ‘Melodrama’ | Billboard» web.archive.org 2017-06-26 . Noiz kontsultatua: 2019-02-10 .
  13. (Ingelesez)  «Lorde Announces Melodrama World Tour, New Song Due Out At Midnight» pastemagazine.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-10 .
  14. (Ingelesez)  Beaumont, Peter (2017-12-25) «Lorde cancels Israel concert after pro-Palestinian campaign» The Guardian ISSN 0261-3077 . Noiz kontsultatua: 2019-02-10 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lorde Aldatu lotura Wikidatan