Lore-koroa
Lore-koroa | |
---|---|
apainketa eta burukoa | |
![]() | |
- Artikulu hau lore-lanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koroa (argipena)».
Lore-koroa[1] edo hileta-koroa lorez, hostoz, frutaz, adarrez edo beste material batzuez egindako lore-lana da, eraztun formakoa. Hainbat helbururekin egiten dute, hileta-helburuekin normalean, hildakoak ohoratzeko, baina baita hilobiak apaintzeko edo zenbait ospakizunetan ere, hala nola Mexikoko Hilen Egunean.[2]
Loreak, hileta-elementu gisa, gizateriaren hastapenetatik datoz. Neandertalen hiletetan lore-hondarrak aurkitu dituzte. Lore-koroak antzinako Egipto, antzinako Grezia eta antzinako Erroma bezalako zibilizazioetan erabili zituzten, beti erlijio- eta jainko-sinbolo gisa. Mesoamerikan, loreak hildakoak eta jainkoak ohoratzeko ere erabili izan dira. Tradizio hori gaur egunera iritsi da erlijio garaikideen eskutik. Erlijio horiek hasiera-hasieratik txertatu dituzte, hala nola kristautasuna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elhuyar Hiztegia
- ↑ (Gaztelaniaz) «Coronas y cruces fúnebres: los símbolos de la vida eterna y la resurrección en el Día de Muertos» México desconocido.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |