Lore Erriondo
Lore Erriondo | |||
---|---|---|---|
2005 - 2010 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Errenteria, 1960ko otsailaren 22a (64 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta pedagogoa | ||
Lantokia(k) | Donostia | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (EHU) | ||
Lan nabarmenak | |||
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea | ||
Lore Erriondo Korostola (Errenteria, Gipuzkoa, 1960ko otsailaren 22a) Euskal Herriko Unibertsitatean pedagogiako irakaslea da 1984tik Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. 2005 eta 2010 artean Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendaria izan zen.[1][2] 2013tik HEFA Fakultate horretako dekanordea da Titulazioen Koordinazio eta Hobekuntzarako.[3] Hondarribiko zinegotzia izan zen 2015etik 2017ra.[4]
1995ean pedagogiaren inguruko Hik Hasi aldizkaria sortu zuen irakasle taldeko kidea izan zen. Euskara hutsez argitaratzen den aldizkari bakarra da pedagogiaz. Argitalpenarekin batera urtero jardunaldiak eta mota desberdinetako aktibitateak sortzen ditu. Hik Hasik ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza erkidegoko partaide guztiena, baterakoia, irekia, askotarikoa eta independentea.[5][6]
EHUn ikasi zituen pedagogia (1983). Geroago 1993an doktoregoa lortu zuen pedagogian Michel Paradis irakaslearen zuzendaritzapean (Afasiko euskaldunen hizkuntz trebetasunen azterketa) UPV/EHUn ere bai.[7][8] Mintzairaren burmuin-antolaketa nagusiki ezker hemisferioan dago kokatuta, Mintzairaren Eremua deitutakoan, eta oso gai garrantzitsua da jakitea nola antolatzen diren bi hizkuntza burmuin berean. Helburu horrekin pertsona elebidunen eta eleaniztunen afasia aztertu zuten. Henry Hécaen eta Michel Paradis-en BAT tresna (Bilingual Aphasia Test) euskarara egokitu zuten EAT izenarekin (Elebidunentzako Afasia Testa). Tresna hori beste 71 hizkuntzetara ere egokitu zen. Froga hori, gaixoak ezagutzen dituen hizkuntza guztietan burutu behar denez euskaldunen kasuan bikote hauetarako prestatu behar izan zituzten tresna:; euskara/gaztelera, euskara/frantsesa eta euskara/ingelesa. Aztertutako 59 pertsona guztiak elebidunak ziren, euskara eta gazteleraren jabe. Jatorrizko hizkuntza euskara zuten ia guztiek baina gazteleraz izan zirelako guztiak eskolatuak. Gehienak sorburu kardiobaskularreko gaitzak jota izan ziren (% 95,6), ezkerreko hemisferioa zuten kaltetuta (% 85) eta afasia mota diagnostikatuta zutenen artean, kopuru berean banatzen ziren Broka afasia, Wernicke afasia eta erabateko afasia diagnostikoa dutenak.
1984az geroztik Irakaslea da UPV/EHUko Pedagogian eta Gizarte Hezkuntzan.
Ikerketa-proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]400 ikastetxetan irakasleen hizkuntza-prestakuntza, didaktika eta materialgintza lantzen dituen Ulibarri programako aholkularia da Lore Erriondo.[9] Beti pedagogia eta gizarte-hezkuntza gaietan kokatuta, hainbat ikerkuntza-proiektu dinamizatu ditu:
- 2009: La competencia multilingüe en el contexto escolar. MEC (Jasone Cenoz)
- 2005: Euskal Curriculuma. HUISEUS+Ikastolen Konfederazioa (Xabier Garagorri)
- 2004: Adaptación al euskara del EPQ. UPV/EHU. (Nekane Balluerka)
- 1995: Hizkuntz eredu elebidunetan eskolatutako nerabe elebidunen hizkuntza arautzailea. UPV/EHU (Lore Erriondo)
- 1993: Relación y dominancia lingüística en sujetos sometidos a modelos educativos bilingües y/o de inmersión y en situación de contacto de lenguas. UPV/EHU (Xabier Isasirekin).
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lore Erriondok hezkuntza eta hizkuntzari buruzko hainbat lan argitaratu ditu, eta euskal curriculumaren bultzatzaile nagusietako bat izan da urteetan.[11][12][13] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean azaltzen dira berak idatzitako 60 lan baino gehiago.[14] Horien artean hauek:
- Hizkuntza-normalizazioa. Planak eta plangintzak ikastetxeetan. (2018, UPV/EHU) Lore Erriondo Korostola eta Xabier Isasi Balanzategi.[15]
- Gure eskola-liburuak. (2012, EJ Argitalpen Zerbitzua): Davila, Pauli; Erriondo, Lore .
- Mintzamanuala. (2009) HUISEUS Lore Erriondo Korostola eta Xabier Isasi Balanzategi. Lore Erriondo Korostola eta Xabier Isasi Balanzategi
- XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak.(2008, EJ).
- Neur-kareletik, hizkuntza egoeraren popatik brankara. (2000, HUISEUS).
- Hezkuntzaren normalkuntza liburua (1998, UEU)
- Afasiko elebidunen hizkuntz trebetasunen azterketa doktorego-tesia (1993, UEU)[16]
- Hizkuntza, hezkuntza eta elebiduntasuna liburua (1993, UEU) Xabier Isasi , Fito Rodriguez Bornaetxea
2017, 2019 eta 2021ean Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da Gizarte-zientziak eta zuzenbidea arloan.[17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Udako Euskal Unibertsitatea - UEU -. (). Lore Erriondo Korostola #NikUEU (Bideoa, 28' 50). UEU (Noiz kontsultatua: 2018-04-20).
- ↑ Udako Euskal Unibertsitatea - UEU -. (2024-11-12). Ikerl(h)ari Lore Erriondo Korostola. (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
- ↑ «ERRIONDO KOROSTOLA, Lore» hefa (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
- ↑ «Otsaileko plenoa Lore Erriondo zinegotziaren azkena izan da - Gaurkotasuna - Hondarribia» www.hondarribia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-20).
- ↑ Erriondo, Lore. (1996). «Hizkuntzaren normalkuntza eskolan» www.hikhasi.eus (Hik hasi) (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
- ↑ Erriondo, Lore. (2012-02). “UEU, euskal unibertsitatea eta curriculuma oztopatzea ondo egituratutako politika baten ondorio da”. Hik hasi, 16-23 or. ISSN 1165-4690..
- ↑ (Ingelesez) Erriondo Korostola, Lore. (1993). «Afasiko elebidunen hizkuntz trebetasunen azterketa» Semantic Scholar (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
- ↑ Erriondo Korostola, Lore. (). Afasiko elebidunen hizkuntz trebetasunen azterketa. UPV/EHU arg ISBN 978-84-7585-697-1. (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
- ↑ Erriondo, Lore. (2013-10-14). «Erabilera ULIBARRIren helburu. Brankak eta Mintzagramak zer erakusten digute. (1). Eskola hiztun bila» eskolahiztunbila.ulibarri.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2018-04-20).
- ↑ Udako Euskal Unibertsitatea. (2023). «UEU - Bideoak» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ Lore Erriondo. EHUko irakaslea Berria (2016-05-22).
- ↑ «Lore ERRIONDO - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-20).
- ↑ «Euskal curriculuma? - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-20).
- ↑ Lore Erriondoren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>60 produktu)
- ↑ Lore, Erriondo,. (D.L. 2017). Hizkuntza-normalizazioa : planak eta plangintzak ikastetxeetan. Universidad del País Vasco =Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 9788490826591. PMC 1027682394..
- ↑ Erriondo Korostola, Lore. «Afasiko elebidunen hizkuntz trebetasunen azterketa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
- ↑ ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2021 (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Murgiltze (hizkuntzalaritza)
- Jim Cummins (irakaslea)
- Afasia
- Hik Hasi aldizkaria
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (EHU)
- Udako Euskal Unibertsitatea
- Ikergazte
- Tesiker (datu-basea)
- Irati Iciar Madinabeitia
- Ainhoa Latatu
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ikerl(h)ari Lore Erriondo Korostola. Udako Euskal Unibertsitatea - UEU -. (2024-11-12).
- Berriako elkarrizketa: "Laguntza kenduta, Zelaak argi utzi du zer balio ematen dion gure lanari"
- Euskal curriculuma? Lore Erriondo. Jakin 93/94. 1996
- SolastUEU Euskarazko unibertsitatea 20220223 Alegria, Iñaki; Erriondo, Lore; Isasi, Xabier; Sarasua, Ane. (Youtube UEU, 2022-02-23).