Lore Zumeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lore Zumeta
Bizitza
JaiotzaZarautz, 1994 (29/30 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : matematika
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria

Inguma: lore-zumeta-olaskoaga

Lore Zumeta Olaskoaga (Zarautz, 1994) matematikari euskalduna da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik gustoko izan zituen matematika eta zientziak eta 2016an Matematikako gradua atera zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboko masterra UPC-UBn, Bartzelonan, eta horrela matematikaren arlo aplikatua hobetsi zuen. Bioestatistika arloan ari da lanean[1]. BCAM ikerketa zentroan ikertzaile laguntzaile lanetan aritu da urtebetez eta orain doktoretza tesia egiten ari da, kiroletako lesioen arrisku faktoreen inguruan[2].

Programazioaren munduan genero berdintasunaren alde lan egiten duen R-ladies taldeko kidea ere bada Bilboko taldean[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lore Zumeta Olaskoaga – Inspira STEAM. (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  2. idatzia, Zientzia Kaiera-k; 3Urt2020; Comentarios0. (2020-01-03). «Lore Zumeta, matematikaria: “Ikerketan hasi berria naiz, eta dena dut deskubritzeko”» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  3. (Gaztelaniaz) wikitoki. (2019-09-27). «R-Ladies Bilbao, una comunidad diversa para compartir conocimiento en R» Wikitoki (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.