Loredana Boboc
Loredana Boboc | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bukarest, 1984ko maiatzaren 12a (40 urte) |
Herrialdea | Errumania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errumaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Loredana Boboc (Bucarest, Errumania, 1984ko maiatzaren 12a) Errumaniako gimnasta artistikoa da, 2000. urtean taldekako lehiaketan txapeldun olinpikoa, eta bi aldiz munduko txapelduna, taldekakoan, 1999. eta 2001. urteetan.[1][2]
Kirolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tianjingo 1999ko Munduko Txapelketan, urrea eskuragtu zuen taldekakoan, Errusia eta Ukrainaren aurretik. Taldekideak: Maria Olaru, Andreea Raducan, Simona Amanar, Andreea Isarescu eta Corina Ungureanu izan ziren.
2000
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sidney 2000ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen taldekakoan, Errusiaren eta Estatu Batuen aurretik. Taldekideak: Simona Amânar, Andreea Isãrescu, Maria Olaru, Claudia Presacan eta Andreea Rüducan izan ziren.
2001
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001ean Ganten (Belgika) egin zen Munduko Txapelketan, urrezko domina lortu zuen taldekako lehiaketan, Errusiaren (zilarra) eta Estatu Batuen (brontzea) aurretik. Taldekideak: Andreea Raducan, Andreea Ulmeanu, Silvia Stroescu, Carmen Ionescu eta Sabina Cojocar izan ziren.