Lorena Fernández Álvarez
Lorena Fernández Álvarez | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Basauri, 1982 (41/42 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | zuzendaria, ingeniaria eta zientzia-dibulgatzailea |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea |
Lorena Fernández Álvarez (Basauri, 1982) informatika-ingeniaria da, Deustuko Unibertsitateko identitate digitaleko zuzendaria eta STEAMi buruz (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) genero ikuspegidun dibulgatzailea.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lorena Fernández Basaurin jaio zen 1982. urtean. [1] Interneten ezaguna da @loretahur bezala, 2005ean lizentziatu zen Informatika Ingeniaritzan eta 2006an Informazioaren Segurtasunerako Masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean.[2] 2007tik aurrera Deusto Aldizkariaren Interneteko atala idazten du.[3] 2009tik 2011ra teknologiaren arduraduna izan zen Deustuko Unibertsitateko (Resource Center for Learning and Research - CRAI) liburutegian.[4] 2009tik 2012ra Euskal Kultura garatzeko Kulturklik atariaren arduraduna izan zen-[5] 2013tik 2015era INTEF ikastaroen koordinatzailea izan zen (Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Hezkuntza Teknologien Institutua eta Irakaskuntzarako Institutu Nazionala). 2012ko urtarrilaz geroztik Deustuko Unibertsitateko Identitate Digitaleko zuzendaria da, komunikazio digitaleko estrategia zehazteaz, inplementatzeaz, exekutatzeaz eta neurtzeaz arduratzen delarik.[6]
2013. urteaz geroztik, INTEFeko Sare-garaietan konektatutako hezkuntza ikastaroaren tutorea da. 2009az geroztik kolaboratzailea da Cadena SER-eko "Hoy por Hoy Bilbao" irratsaioko "Irrati-uhinetik sarera" atalean.[7][8]
Emakume teknologoentzako Ada Byron sariaren zientzia eta antolakuntza batzordeko kide da.[9] Deusto Interdisciplinary Research Platform on Gender plataforman parte hartzen du.[10] 2016tik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Arte eta Kultura Kontseiluko kide da.[11] Inspira STEAM taldeko antolatzaile eta mentore da, nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen saiatzen den proiektua.[12] [13] Zientzia dibulgazioko foro ugaritan parte hartu du emakumeek Zientzian duten paperari buruz hausnartzeko eta genero arrakala murrizteko ekintzak proposatzeko. 2018an, Europako Parlamentuan "Women in Science" ekitaldira gonbidatu zuten sei emakumeetariko bat izan zen.[14][6]
Ekintzaile eta boluntario gisako ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012an sortu zenetik, Doce Miradas kolektibo feministako kideetako bat da. [15] 2015ean Alboanekin boluntario aritu zen Indian, India Bizira proiektuan. 2016an FISC GKEarekin lankidetzan aritu zen Mindanao uhartean, Filipinetako hegoaldean, testigantzak bildu eta 2011ko abenduan gertatutako Sendong tifoiaren ondorioak ebaluatzeko. Bueltan, A Fortiorti argitaletxeak “Filipinak. Tifoi-lurraldea” liburua argitaratu zuen bertan bere 60 argazki bilduz, pertsona desberdinen kontakizunenkin lagunduta.[16]
Teknologia genero-ikuspegitik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Algoritmoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fernandezek, ikerketetatik abiatuta, ondorioztatu du algoritmo batek hartzen dituen erabakiak giza baldintzapenen eta estereotipoen mende daudela, eta, beraz, matxista ere izan daitekeela. Hainbat modu daude "joera algoritmikoaren" artean, hau da, generoagatik, arrazagatik edo sexu-orientazioagatik izan daitekeen diskriminazio horren artean, hain zuzen ere, itzultzaileari gertatzen zaiona bezalakoa. Itzultzaileak informazioa biltzen du adimen artifizialak patroi bat sor dezan, eta informazio horrek gizartearen aurreiritziak isla ditzake. Eta beste bat da adimen artifizial hori errealitatearen adierazgarri ez den elementu batekin entrenatzen denean, adibidez, "gizon zuria" patroiarekin, gainerako herritarrak kanpoan utziz.[17]
Algoritmoen alborapenek dauden aurreiritziak islatzen dituzte eta horiek botere-egiturekin zerikusia dute,[18]
Emakumeak gizartearen erdia gara, baina teknologia gaur egun teknologia hori sortzen ari diren gizonen oinetakoetatik dago pentsatuta.[17]
Izan ere, teknologia fabrikatzean edo programatzean genero-ikuspegia kontuan hartzen ez bada, "estandar maskulinoa" gailentzen da.[18]
Neskak eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stem Emakumeen Egutegia sortu du. Ideia hori Inspira Steam-en sortu zen, eta proiektu horrekin lehen hezkuntzako haurrak emakume eta zientziaren inguruan hezten dituzte eta nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea du helburu. [19] Fernándezek salatzen du teknologian emakume gutxiago dagoela, eta ingeniaritza arloan emakumeen talentuak ihes egiten duela. Horren zergatien artean aipatzen ditu erreferente femeninoen falta, teknologian lan egiten duen pertsonen irudiarekin lotutako estereotipoak edo etxetik zer sustatzen den, konfiantzarik eza txikitatik eta esparru profesionalean emakumeek iruzurgilearen sindromearen menpe jarraitzea.[17]
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012an GetxoBlog UR Saria Euskal Herriko blogarien ekintza nabarmentzen duena.[20]
- 2018an 20 WOMENBI emakumeetako bat, hainbat arlotako emakume profesionalen argazki eta ikus-entzunezkoen erakusketa.[21]
- 2018an LIBRECON Saria emakumeak arlo digitalean sartzeagatik.[22]
- 2018an Getxoblog AIRE Saria 2006an Julen Iturbe eta Txetxu Barandiaranekin batera "Aprendices" proiektuaren sortzaile izateagatik.[23]
- 2018an ohorezko Buber saria.[24]
- 2019an Buber saria InspiraSTEAM proiektuarekin.[25]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Lorena Fernández: ‘En mi opinión, los modelos son clave’ | Por pares» Mujeres con ciencia 2016-01-20 (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lorena Fernández Álvarez – Deusto Alumni Time. (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Revista Deusto : El Blog de Loretahur - Part 3. (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ Lorena Fernández | Deusto 125. (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «San Sebastián acoge desde hoy el Congreso Ciudadanía Digital» El Diario Vasco 2012-05-08 (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ a b Ibáñez, Maider. (2019-05-06). «Lorena Fernandez: “Zientzian eta teknologian diharduten emakumeak erreferente bihurtzea bilatzen dugu Inspira proiektuarekin”» Geuria (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «De las Ondas a la Red» iVoox (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ LORENA FERNÁNDEZ ÁLVAREZ-Curriculuma. .
- ↑ «Premio Ada Byron | Ingeniería | Deusto» web.archive.org 2018-03-17 (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Researchers» www.deusto.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ «Arteen eta Kulturaren Kontseiluak kultura mezenasgoaren foru arau berria aztertu du» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ Lorena Fernández Álvarez – Inspira STEAM. (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Calero, Juan F.. (2018-09-10). «Lorena Fernández Álvarez, directora de identidad digital de la Universidad de Deusto y mentora Inspira STEAM - innovación en español» innovaspain (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ «Lorena Fernándezek Europako Parlamentura eraman du emakumeak zientzian duen papera» www.deusto.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lorena Fernández | Doce Miradas. (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Blasco, Roge. (2017-06-22). «Lorena Fernández en tierra de tifones.» El blog de Roge (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Jiménez, Jennifer. (2021-03-29). «De cómo la tecnología también discrimina por género al entrenar con el patrón “hombre blanco”» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El «estándar masculino» se impone en la tecnología» Canarias7 2021-03-24 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20minutos. (2021-03-08). «Invisibilidad, el obstáculo al que se enfrentan las 'mujeres STEM'» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «LORENA FERNÁNDEZ» ICOT 2015 - Congreso Internacional de Pensamiento | Educacion | COAS (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lorena Fernández participa en la exposición WOMENBI, una mirada en positivo para visibilizar el protagonismo de las mujeres profesionales» www.deusto.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «LIBRECON powered by CEBIT congrega a más de 1200 asistentes en su edición más internacional» Librecon 2018 2018-11-23 (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Historia de los Premios GetxoBlog. (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ «Entregados los Buber Sariak 2018 | Información en Red» web.archive.org 2018-12-27 (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia. «Con el puño en alto y la mano tendida» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Lorena Fernández: 'Nire ustez, ereduak funtsezkoak dira' 2016ko urtarrilaren 20an Marta Macho Stadler- ek egindako elkarrizketa.
- (Gaztelaniaz) Lorena Fernándezek egindako TEDxVitoriaGasteizWomen, 2018ko abenduaren 12an, Emakume ikusezin ikaragarria
- (Gaztelaniaz) Lorena Fernández: "7 urte dituzten neskek dagoeneko mutilek baino gutxiago merezi dutela uste dute" Deian, 2018ko abenduaren 31n.
- (Gaztelaniaz) Lorena Fernández "Novadors19" (Bideoa, 2019ko uztailaren 5a)
- (Gaztelaniaz) Blog pertsonala
- Elkarrizketa: Zientzian tantaka baztertu dira emakumeak beti Berria, 2023.10.27