Edukira joan

Lorena Zalakain Lopez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lorena Zalakain Lopez

Bizitza
JaiotzaOiartzun1978ko uztailaren 14a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, musika-irakaslea, dantza irakaslea eta ekintzailea

Lorena Zalakain Lopez (Oiartzun 1978ko uztailaren 14a) gipuzkoar musikaria da, musika eta dantza irakaslea eta herri ekintzailea. Herriko proiektu askotan parte hartzen du, tartean herri tradizioak jaso eta transmititzera zuzendutakoetan.

Jose Antonio Zalakain eta Lorena Lopezen alaba da. Oiartzungo Altzibar auzoan sortua, bere ahizpa Irunerekin batera. Pernando Gonzalezekin ezkonduta dago eta bi seme-alaba dituzte: Kattalin eta Mattin.

Gehienbat euskal dantza eta musikaren alorrean nabarmentzen bada ere, emakume polifazetikoa da. Ikasle nekaezina, herri proiektuetan eta, oro har, herri kulturaren transmisio eta ondarearen zaintzarekin konprometitua.

Oinarrizko ikasketak eta BBB Haurtzaro ikastolan egin zituen eta UBI, Orereta ikastolan.

Irakasle ikasketak egin zituen EHUn 2010ean, haur-hezkuntzako espezialitatean, baina lehendik nahiz ondoren ere, etengabeko formazioa jaso du arlo askotan:

Irungo Elatzeta ikastetxean egiten du lan, Hezkuntza-laguntza espezialista modura.[1]

Haurtzaro Ikastolarekin konprometitua, 2020ko urtarrilaz geroztik Kontseilukide da eta 2022-2023 ikasturtetik Lehendakaria eta Hezkuntza Batzordeko kide.[2][3]

Herri ekintzailea da. Herriko proiektu ugaritan hartzen du parte, askotan etxekoak ere inplikatuta. Lorenak eta Pernandok musikaren inguruan ibili dituzte haurrak eurekin batera, eta gurasoengandik ikusi eta bizitu dutena jaso dute. Zalakain Gonzalez familia osoa da musikaria. Pernando senarrak, txistua, dultzaina, alboka eta txalaparta jotzen ditu eta Andoaingo txistu bandan eta Andoain eta Lasarteko dantza taldeetan parte hartzen du. Mattin semeak danborra jotzen du, Oidultz dultzaina taldean parte hartzen du eta aitak txistua jotzen duenetan, askotan laguntzen dio atabalarekin. Kattalinek biolina jotzen du biolin taldearekin. Ondarearen transmisioaren garrantziaz jabetzeko kanpaiak jotzen ikasten bi seme-alabak arituak dira, Mattinek bakarra jarraitzen badu ere.

Euskal dantza eta musikaren formazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik hasi zen euskal dantza tradizionalak ikasten Haurtzaro ikastolan eta aldi berean musika formazioa jasotzen Ibargain musika eskolan. Eskusoinua ikasten hasi zen eta ondoren etorri ziren trikitixa, alboka eta dultzaina ikasketak egitea, azken hori gehien erabiltzen duena.[4]

  • Solfeo eta eskusoinua Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan ikasi zituen.
  • Trikitixa Koldo Iparragirrerekin.
  • Alboka Herri Musikaren Txokoan, Haritz Ezeizarekin.
  • Dultzaina: Gasteizeko Musiketxean, Jon Elosegirekin; Hernaniko Musika eskolan, Iñaki Egurenekin; Herri Musika Txokoan Haritz Ezeiza eta Pello Irigoienekin eta Errenteriako Herri Arte Eskolan berriz ere Haritz Ezeizarekin.
Oidultz taldearekin. Landetxe plazan 2024ko abenduaren 26ean

Musikari eta dantza irakasle ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Oidultz, Oiartzungo dultzaineroen elkarteko partaide eta sortzailea da Lorena.[5] Taldea 2014ean sortu zen herriko jai eta ekintzak alaitzeko helburuarekin, izan auzoko festak edo urtean zehar sorten diren beste hainbat festetan. Hauen artean daude Erdi aroko festa, Sagardo eguna, Euskararen eguna eta Ihoteak.
  • Erraldoi konpartsako kide izan da 2015-2023 bitarte, Xanistebanetako erraldoien saioak antolatu eta dultzaina jotzeaz arduratuta.
  • Olarri dantza taldeko partaide da sorreratik eta 2014tik 2022arte zuzendaritzako kide.
  • Dantza gidari. Patxi Perezekin egindako ikastaro baten ondoren hasi zen dantza gidari lanetan herriko Euskal Jaian, Xanistebanetan eta HELTAK eta Herri Musika Txokoak antolatzen dituen saioetan, besteak beste.[6] Aldi berean Oiartzungo Ihoteetan dantzatu ohi diren dantzak erakusteko tailerretan parte hartu izan du dantza gidari bezala.[7]

Dantza eta solfeo irakasle Haurtzaro ikastolan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996-1997 ikasturtean hasita Haurtzaro dantza taldeko irakasle jardun zuen lau urtez. Segidan, Soinu Zahar txapelketarako prestatzaile lanetan murgildu zen beste 20 urtez eta solfeo erakusten txistuko ikasleei 1997-1998 ikasturtetik 2007-2008 ikasturte arte. Haren eskolatik hainbat dantza txapeldun atera izan dira: Odei Mujika, Izar Aizpuru, Izaro Telletxea, Katerin Artola eta Mattin Etxebeste.

Kanpai jotzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oiartzungo kanpai jotzaileak. 2025

Kanpai doinuak ondare immateriala izendatzearen harira hartu zuen sona Lorenak. 2006ean hasi zen kanpaiak jotzen, batez ere tradizio zalea delako eta transmisio lana egitea maite duelako.[4][8][9]

Gipuzkoako oso herri gutxitan jotzen dira eskuz kanpaiak, adibidez Aretxabaletan eta Arientza auzoan, Altzon, Andoainen, Hondarribian eta Oiartzunen eta eskuz jotzen diren kanpai joleen artean emakume bakarrenetako da Lorena. Kasualitatez hasi zen kanpaiak jotzen. Beste asmo batzuekin kanpandorrea bisitatzeko gomita jaso zuen eta bertan lagun batek kanpaia jotzera animatu zioenean sartu zitzaion kanpaiak jotzeko harra.[10]

Gaur egun herriko kanpaiak jotzen dituztenen artean haren semea dago aurrekoen transmisioa jasotzen. 1706az geroztik jotzen diren doinuak jaso nahi dituzte, galtzen utzi gabe. Oiartzunen tradizioa mantentzen da, batik bat, borondatez aritu direnei esker. Eta Lorenaren aurretik izan dira emakumeak ere. Behetik kanpai txikia jotzen Mertxe Apeztegia aritzen zen eta kanpandorrera igota berriz, Larraitz Mitxelena arduratzen zen.

Kanpaiak jotzeko egutegia ere finkatu dute:

  • Urtarrila: 1 eta 6.
  • Martxoa: 19 jai baldin bada.
  • Erramu eguna.
  • Aste Santua: osteguna, larunbata eta igandea.
  • Ekaina: Corpus, San Juan bezpera eta San Juan igandea baldin bada.
  • Uztaila: 31 San Inazio egunean.
  • Abuztua: 2-3-15.
  • Azaroa: 1.
  • Abendua: 8-24-25-26-31.
Bazterrak txukuntzen egitasmoaren aurkezpenean

2023ko martxoaren 8an, Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioak online antolatu zuen jardunaldiko partaide izan zen Lorena. Emakumeek ondare immaterialaren eramaile gisa duten protagonismoa ezagutzeko helburu zuen jardunaldiak “Mujeres portadoras del patrimonio cultural inmaterial” izenarekin antolatu zutena.[11][4]

Bazterrak txukuntzen egitasmoko ekintzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an sortu zen herri ekimena, Reyes Garaiar Oriak bultzatuta. Hasera batean, ekimen honen helburua auzolanean auzoko bazterrak txukuntzea eta herritarrak kontzientziatzea zen, alegia, herritarrak hondakin horiek sortzen dituzten ondorioez ohartu eta bazterrak gehiago ez zikintzea. Herritar taldearekin batera jardun du Udalak ere eta Lorenak hasieratik egin zuen bat egitasmoarekin, auzoetan egiten diren deialdietan parte hartuz.[12][13]

Erreferentziak 

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://elatzeta.hezkuntza.net/eu/irakaslea
  2. (Ingelesez) Hezkuntza Batzordea – Haurtzaro Ikastola. (kontsulta data: 2025-01-19).
  3. HAURTZARO XANISTEBANETAN Lorena Zalakain 2024-06-21. 2024-06-21 (kontsulta data: 2025-01-19).
  4. a b c Ministerio de Cultura. (2023-04-05). Mujeres portadoras de PCI (6-9) - Lorena Zalakaín López. (kontsulta data: 2025-01-19).
  5. https://www.facebook.com/oiartzun.dultzaina
  6. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2018-05-23). «Oiartzungo Euskal Jaia 2018: Soinueneak antolatutako erromeria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-01-19).
  7. «Tailerra: ihoteetako dantzak eta intxisu eta sorgin txikiak sortzen | Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» www.soinuenea.eus (kontsulta data: 2025-01-19).
  8. «lorena zalakain Archives» Arrosa (kontsulta data: 2025-01-19).
  9. Ureta García, Miriam; Relloso Arinas, Lorena; Eiguren Munitis, Amaia; Picaza Gorrotxategi, Maitane. (2024-09-10). «La Radio Comunitaria ODS Irratia: Una Experiencia Participativa de Innovación Social en el Ámbito Educativo» European Public & Social Innovation Review 9: 1–17.  doi:10.31637/epsir-2024-623. ISSN 2529-9824. (kontsulta data: 2025-01-19).
  10. «Ezkilen hotsak badu ahotsa» Berria 2022-12-07 (kontsulta data: 2025-01-19).
  11. https://www.cultura.gob.es/dam/jcr:8c3d7d56-f042-48f4-b887-7717799c38b9/mujeres-portadoras-pci.pdf[Betiko hautsitako esteka]
  12. GOIZARIN. (2020-01-29). «Hirugarren auzolan saioa burutu dute Iturriotz auzoan» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-01-19).
  13. GOIZARIN. (2022-04-27). «Oiartzun: Bazterrak Txukuntzen bigarren auzolana burutu da Gurutze auzoa» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-01-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]