Lorentz Parke Nazionala

Koordenatuak: 4°45′00″S 137°50′00″E / 4.75°S 137.83333°E / -4.75; 137.83333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lorentz Parke Nazionala
KokalekuaPapua, Indonesia
Koordenatuak4°45′00″S 137°50′00″E / 4.75°S 137.83333°E / -4.75; 137.83333
Lorentz Parke Nazionala is located in Indonesia
Lorentz Parke Nazionala
Lorentz Parke Nazionala
Lorentz Parke Nazionala (Indonesia)
Azalera25,056 km² eta 2.350.000 ha
Izendapenanational park of Indonesia (en) Itzuli
IUCNren babesaII. maila: parke nazional
Sorrera1997

Lorentz parke nazionala eremu babesturik handiena da Hego-ekialdeko Asian, 25 056 km² inguru hartzen ditu.[1] Ginea Berriko uhartean dago, Papua probintzian, Indonesiako artxipelagoan. Munduko eremu babestu bakarra da hainbat ingurune naturalezko sekuentzia etengabea eta ukitu gabea duena: eremu elurtuak, itsasoko giro tropikala, lautada zabalak eta oihan tropikal hezeak. 1997an ezarri zen, eta Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1999an.[1]

Sudirman mendilerroan kokatuta dago.

Talka egiten ari diren bi plaka kontinentalen arteko loturan dagoenez eremu horrek geologia konplexua du, glaziazioetan zehar zizelkatutako formazio menditsuekin. Ingurune horretan, halaber, Ginea Berriko uharteetako biziaren bilakaera jasotzen duten erregistro fosilak daude, endemismo ugarirekin eta eskualdeko biodibertsitate-maila altuenarekin.

Parkearen izena Hendrikus Albertus Lorentz (1871-1944) esploratzaile neerlandarra omentzeko aukeratu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Unesco. (1999). Lorentz National Park. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lorentz Parke Nazionala