Lorenzo Costa Zaharra
| Lorenzo Costa Zaharra | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Lorenzo Costa il Vecchio |
| Jaiotza | Ferrara, 1460 |
| Heriotza | Mantua, 1535eko martxoaren 5a (74/75 urte) |
| Familia | |
| Familia | ikusi
|
| Irakaslea(k) | Benozzo Gozzoli |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria |
| Lan nabarmenak | |
| Influentziak | Cosimo Tura |
| Mugimendua | Italiako Pizkundea School of Ferrara (en) |
Lorenzo di Ottavio Costa (Ferrara, 1460 - Mantua, 1535eko martxoaren 5a) Pizkundeko margolari italiarra izan zen. Nahiz eta Ferraran jaio, bere ibilbide nagusia Bolonia hirian egin zuen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolari ezezagun baten semea izan zen, Giovanni Battista Costaren semea, baina badirudi Ercole Robertiren tailerrean jaso zuela lehen prestakuntza artista gisa. 1480ko hamarkadaren hasieran, Boloniara joan zen, eta hiriko jauna zen Giovanni II. Bentivoglioren margolari kutun bihurtu zen. Bere babesari esker, artista gazteak enkargu garrantzitsuak lortu zituen Boloniako hainbat elizatan.
Bere ibilbidearen lehen fasea ia ez dago dokumentatuta; XX. mendean bakarrik identifikatu dira bere gaztaroko lan batzuk. Bere lehen obra dokumentatua Giovanni Bentivoglioren familiak gurtzen zuen Birjina Haurrarekin da, baita San Giacomo Maggiore eliza bereko Bentivoglio Kaperan egindako freskoen serie batzuk ere.[2]
Denborarekin, Costak Filippino Lippi eta Perugino margolarien nolabaiteko eragina onartu zuen bere estiloan. 1499an dokumentatuta dago Ferrarara itzuli zela, katedraleko koruko dekorazioak egiteko.
Bolonian Bentivoglioak erori zirenean (1506), Costak Mantuara emigratu behar izan zuen, eta han Andrea Mantegna hil berriaren oinordekoa izan zen, Gonzagatarren gorteko margolari gisa. Hemen ere proiektu handiei ekingo die, esaterako Palazzo di San Sebastianoren proiektuan; lan horretan Francesco Bonsignorirekin kolaboratu zuen. Garai hartakoak dira gorteko erretratuak eta lan alegoriko ugari ere.
Costak lanean jarraitu zuen Mantuan hil zen arte. Haren semeak, Ippolito Costa eta Girolamo Costa, margolariak izan ziren ere bai; baita ere Girolamoren semea zen, Lorenzo Costa Gaztea (1537 - 1583). Francesco Franciaren oso laguna izan zen; Costaren eragin zuzena izan zuen azken honek. Costaren kolaboratzaileen artean hauek zeuden: Cosimo Tura, Dosso Dossi, Ludovico Mazzolino eta Niccolò Pisano (1470 - 1538).[3]
Lan nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontzertua (1485-1495, National Gallery, Londres)
- Pala Bentivoglio (1488, San Giacomo Maggiore, Bolonia)
- San Sebastian (1490-1491, Uffizi, Florentzia)
- San Petronio (1490, San Giacomo Maggiore, Bolonia)
- Andre Maria santuekin (1492, San Petronio basilika (Bolonia))
- Argonauten espedizioa (1500-1530, Museo civico, Padua)
- Andre Mariaren koroatzea (1501, San Giovanni in Monte, Bolonia)
- Andre Mariaren ezkontzak (1505, Pinacoteca Nazionale, Bolonia)
- Isabella d'Este nel regno di Armonia (1505 ondoren; egun Louvreko museoan dago)
- Como erresuma (1511; egun Louvreko museoan dago)
- Dama baten erretratua (Hampton Court, Londres)
- Musen erresuma (Louvre, Paris)
- San Sebastian (Dresdeko pinakotekan)
- Errege Magoen gurtza (Brerako pinakoteka, Milan)
- Federico Gonzagaren erretratua (Aldrigen bilduma, Teplice).
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontzertua, 1485-1495.
- Santa Zeziliaren kondaira.
- Familia Santua.
- Mariaren irakurketa.
- Venus, 1515-1518.
- Isabella d'Este nel regno di Armonia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.treccani.it/enciclopedia/lorenzo-costa_(Enciclopedia-Italiana)/
- ↑ https://www.treccani.it/enciclopedia/lorenzo-costa/
- ↑ The Grove Dictionary of Art, MacMillan Publishers (2000).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Lorenzo Costa Enciclopedia Britannican.
