Loretxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Loretxoa
Benito Lertxundiren, Exkixuren, Gatiburen, Anne Etxegoienen eta Sonakayren musika-lana
Egilea(k)Benito Lertxundi, Exkixu, Gatibu, Anne Etxegoien eta Sonakay
Argitaratze-data1967
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daHunkidura Kuttunak I
Jaiotze basatia (albuma)
Euritan dantzan (albuma)
HitzakBenito Lertxundi
Bestelako lanak
MusikagileaBenito Lertxundi
Argumentu nagusiaaskatasuna eta lorea

Loretxoa euskal abesti herrikoia da. Benito Lertxundi abeslariak 1967an argitaratu zuen ( Edigsa / Cinsa) bere bigarren disko singlean beste hiru abesti hauekin: Egia, Egunsentia eta oso ezaguna bihurt zen Zenbat gera. Azken horren hitzak Abel Muniategirenak dira, bestela beste hitz eta doinu guztiak Lertsundirenak dira.[1]

Abestia oso ezaguna da, 'Euskal abesti herrikoien' artean 10. bisitatuena izan da Wikipedian (2015-2023).[2]

Denboran haratago abestiaren bertsio berriak argitaratu dira:

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzen esanahia, hasieratik oso naïf dirudien arren, garai hartan herrialdean zegoen diktaduran kokatu behar da, zentsura bete-betean zegoen garaian; horregatik, Lertxundik lorea Euskal Herriko metafora gisa erabili zuen, eta umea herrialdea behatzen zuen euskal gazteriaren metafora gisa.

Hauek dira askatasunaren aldeko abesti honen lau bertsoak:[7]

Mendian larrartean
Aurkitzen da loretxo bat
Aurrean umetxo bat
Loretxoari begira
Loreak esan nahi dio
Umetxo aska nazazu
Jaio naiz libre izateko
Ta ez loturik egoteko
Umetxoak ikusirik
Lorea ezin bizirik
Arantzak kendu nahi dizkio
Bizi berri bat eman
Orduan izango baitu
Indarra eta kemena
Orduan emango baitu
Ugari bere fruitua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lertsundi, Benito. (1967). «Egia / Egunsentia / Zenbat gera / Loretxoa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  2. «Euskal abesti herrikoi bisitatuenak Wikipedian (Massviews Analysis)» pageviews.wmcloud.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  3. Askoren artean. (1996). «Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (Askoren artean)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  4. Gatibu. (2014). «Euritan dantzan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  5. Etxegoien, Anne. (2017). «Compostelle. Du Pays Basque à Saint-Jacques» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  6. Sonakay. (2018). «Sonakay denontzat» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  7. «Loretxoa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]