Lorient

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lorient
An Oriant
 Bretainia (eskualdea)
Lorient.jpg
Lorienteko Bokalea eta kaialdea.
Blason ville fr Lorient (Morbihan).svg
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea  Bretainia
Departamendua Morbihan (56)
Barrutia Lorient (burua)
Izen ofiziala Lorient
Alkatea Norbert METAIRIE (2014-2020)[1]
INSEE kodea 56121
Postakodea 56100
Demografia
Biztanleria 57.812 bizt. 2007[2]
% 47 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 53
0
14
15
29
30
44
45
59
60
74
>
75
Eremua 17,5 km2
Dentsitatea 3.303,54 bizt/km2
Kokapena
Koordenatuak 47° 44′ 45″ N, 3° 21′ 59″ W / 47.745833333333°N,3.3663888888889°W / 47.745833333333; -3.3663888888889Koordenatuak: 47° 44′ 45″ N, 3° 21′ 59″ W / 47.745833333333°N,3.3663888888889°W / 47.745833333333; -3.3663888888889
Lorient hemen kokatua: Frantzia
Lorient
Lorient
Lorient (Frantzia)
Datu gehigarriak
http://www.lorient.fr

Lorient (bretainieraz An Oriant) Bretainiako hegoaldeko kostaldean dagoen hiria eta portua da. Mor-Bihan departamenduko eta Bro Gwened lurralde historikoko hiri handiena da, ez ordea hiriburua. 2013ko erroldaren arabera 57.961 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scorff eta Blavet ibaien bokalean dago. Parean Groix uhartea dauka, bere izaera geologiko bereziarengatik 1982an Mineralen Natur Erreserba izendatu zutena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumento megalitikoek erakusten dute eremua K.a. 3000 urtearen inguruan populatu zela. Quimper eta Vannes lotzen zituen erromatarren errepidearen aztarnak ere badaude.

1666. urtean sortu zen hiria, merkataritzako portu bat egiteko Indietako Konpainiari lurrak eskaini zizkiotenean. Lorienteko portua XVIII. mendean garatu zen, batez ere esklabuen trafikoari esker. 1720 eta 1790 artean 156 itsasontzik 43.000 esklabu eraman zituztela estimatzen da. Garai hortan hiria haziz joan zen eta kale berriak eraiki ziren etxe zaharrak bota eta harrizko berriak altxatuz. 1744an harresiek inguratu zutenhiria eta 1769an Erregearen Itsas Armadarako egoitza izateko portu handia eraiki zuen.

XIX mendean esklabu jarduerak bukatu ziren eta jarduera ekonomiko berriak sortu ziren, arrantza, ontzigintza eta sardina kontserba lantegiak ireki ziren.

Bigarren Mundu Gerran zehar bonbardaketa ikaragarriak nozitu zituen Lorient hiriak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia jarduera nagusiak industria (janari industria, ontzigintza, industria mekanikoa, ehungintza), arrantza eta turismoa dira. Aireportua ere badauka.

Kaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko golkoan kokaturik, arrantza portu garrantzitsua dauka, Frantziako nagusietakoa Boulogne-sur-Mer eta Concarneau/Konk-Kernekoekin batera. Itsaspekoen base alemaniarra izan zen Bigarren Mundu Gerra garaian.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971 urtetik aurrera Lorienteko Interzeltiar Jaialdia ospatzen da. Zeltiar Herrialdeen bilgunea da, bertan hainbat herrialde eta eskualdeetako kultura, musika eta ohiturak topa daitezkelarik. Abuztuko lehenbiziko egunetan ospatzen da eta hamar egunetako iraupenarekin ezaugarri hauetako munduko jaialdirik handiena da.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FC Lorient (Football Club Lorient-Bretagne Sud) Lehen mailan jokatzen du. Liga bat (1995) eta kopa bat (2002) irabazi ditu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lorient Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez)  Liste des maires au 25 avril 2014, Frantziako Gobernua, https://www.data.gouv.fr/fr/datasets/liste-des-maires-au-25-avril-2014/ .
  2. (Frantsesez) INSEEren 2007ko erroldako emaitzak: biztanleriaren eboluzioa eta hazkundea