Los Angeles konderria
|
Los Angeles |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Kaliforniako konderriak | |||
| Sorrera | 1850 | ||
| Hiriburua | Los Angeles | ||
| Koordenatuak | 34°3′0″N 118°15′0″W / 34.05000°N 118.25000°WKoordenatuak: 34°3′0″N 118°15′0″W / 34.05000°N 118.25000°W | ||
| Azalera | 12.,308,5 km² | ||
| Biztanleria | 9.962.789 (2010) | ||
| Dentsitatea | 810 bizt / km² | ||
| www.lacounty.org | |||
Los Angeles konderria (ingelesez Los Angeles County) Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatuko 58 konderrietako bat da. 2010. urteko erroldaren arabera, 10.486.832 biztanle zeuden, 937,1 bizt./km²-ko dentsitatearekin: Estatu Batuetan biztanle gehien zituen konderria zen. Konderriko hiri nagusia Los Angeles da, biztanle gehieneko bigarren hiria.
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Los Angeles konderria 1850. urtean sortu zuten, Kalifornia Estatu Batuetan sartu zenean. Gerora, Los Angeles konderriko lur zati batzuetatik San Bernardino konderria sortu zen 1853. urtean (konderri horretatik sortu zen aurrerago Riverside konderria, 1893. urtean); Kern konderria 1866. urtean, eta Orange Konderria 1899. urtean.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Metropoli-Eremuak Los Angeles konderriko mugak gainditzen ditu, eta konderri hauetara ere hedatuta dago: Orange, San Bernardino, Riverside eta Ventura.
Konderriaren banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekialdean: Ekialdeko Los Angeles, San Gabriel Ibarra, Pomona Ibarra
- Mendebaldean: Westside, Beach Hiriak
- Hegoaldean: Hegoaldeko Badia (South Bay), Palos Verdes Penintsula, Hegoaldeko Los Angeles, Gateway Hiriak
- Iparraldean: San Fernando Ibarra, Antelope Ibarraren zati batzuk eta Santa Clarita Ibarra
- Erdialdean: Los Angeles erdigunea, Mid-Wilshire
Hiri handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Los Angeles konderrian 88 hiri daude. 2008. urtean biztanle gehien hemen zeuden:
- 1. Los Angeles, 4.065.585
- 2. Long Beach, 492.682
- 3. Glendale, 207.303
- 4. Santa Clarita, 177.150
- 5. Pomona, 163.408
- 6. Palmdale, 151.346
- 7. Pasadena, 150.185
- 8. Torrance, 149.111
- 9. Lancaster, 145.074
- 10. El Monte, 126.308
- 11. Inglewood, 118.868
- 12. Downey, 113.469
- 13. West Covina, 112.648
- 14. Norwalk, 109.567
- 15. Burbank, 108.082
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Los Angeles konderria |
Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Los Angeles konderriko webgune ofiziala (Ingelesez)