Loser (keinua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Loser keinua.

Loser (euskaraz galtzaile) AEBetan jatorria duen mespretxuzko keinua da[1]. 1990eko hamarkadan sortu zen eta nagusiki Ace Ventura: Pet Detective eta The Sandlot filmeei eta Smash Mouth rock taldearen All Star abestiari esker ezagun bilakatu.

Keinua eskuaren hatz potoloa eta bigarren hatzarekin "L" hizkia irudikatu ("loser" hitzaren lehen hizkia) eta kopetan jarriz egiten da, honela hura ikusten duenari modu argia eta oso modu sarkastiko eta grafikoan "galtzaile" bat dela adieraziz.

AEBetatik kanpo esanahirik gabeko keinua eta hein handi batean oso bitxia izan arren, AEBetan edonor gutxiezteko nahiko keinu zakarra da, batez ere, estatubatuar herri kulturan gizartean edonor "irabazlea" eta "galtzailea" izateko dagoen lehia biziaren pentsamoldea arras errotua dela eta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Armstrong, Nancy. (2003). Field guide to gestures : how to identify and interpret virtually every gesture known to man. Philadelphia, Pa. : Quirk ISBN 978-1-931686-20-4. (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]