Lot eta bere alabak (Orazio Gentileschi)
Itxura
| Lot eta bere alabak | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Orazio Gentileschi |
| Sorrera-urtea | 1628 |
| Mugimendua | Caravaggismoa |
| Jatorrizko herrialdea | Ingalaterra |
| Komisarioa | Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
| Dimentsioak | 226 ( |
| Genero artistikoa | arte sakroa |
| Egile-eskubideak | jabari publiko |
| Deskribapena | |
| Oinarritua | Itun Zaharra |
| Iconclass | 71C1252 |
| Kokapena | |
| Lekua | Bilboko Arte Ederren Museoa |
| Bilduma | Bilboko Arte Ederren Museoa |
| Inbentarioa | 69/101 |
| Argumentu nagusia | Lot eta bere alabak |
| Historia | |
| Erakusketak | Artemisia. Héroïne de l'art (en) |
Lot eta bere alabak Orazio Gentileschik 1628an egindako margolana da.[1]
George Villiers Buckinghamgo dukeak gonbidatua, Gentileschi Ingalaterrara joan zen urte hartan. Bertan Karlos I.arentzat Biblian oinarrituriko zenbait margolan handi egin zituen, tartean honakoa.[2]
Margolanean Hasieraren istorio bat azaltzen da, Lot eta bere alabena hain zuzen ere:
| « | Behin batez, alaba zaharrenak gazteenari esan zion: «Gure aita zaharra dun eta hemen inguruan ez zegon ezkontzeko gizonezkorik, lurralde guztian egin ohi den bezala. Goazeman; mozkor dezagun aita eta etzan gaitezen berarekin; horrela, izango dinagu semerik geure aitarengandik». Hala, gau hartan bertan mozkortu zuten aita eta beronekin etzan zen alaba zaharrena; Lot ez zen ohartu alaba noiz etzan eta noiz jaiki zen. Biharamunean, alaba zaharrenak gazteenari esan zion: «Bart ni egon naun aitarekin. Mozkor dezagun berriro eta gaur gauean hi joango haiz harekin etzatera; horrela, biok izango dizkinagu semeak geure aitarengandik». | » |
Gentileschik aurretik gai honi buruzko beste margolan bat egina zuen, 1621ekoa eta Thyssen-Bornemisza Museoan dagoena. Honakoa Bilboko Arte Eder Museoaren artelan nagusienetariko bat da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |