Loti Ederra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Loti Ederra eta Printzea.

Loti Ederra Europako herri ipuina da. Bertsio ezagunenak Charles Perrault idazle frantsesak 1697. urtean bere Les Contes de ma mère l'Oye (euskaraz, Nire Antzara Amaren Ipuinak) ipuin bilduman jasotakoa (La belle au bois dormant izenburupean, euskaraz, Basoko loti ederra) eta Grimm anaiek idatzirikoa (Dornröschen izenburupean, 1812) dira.

Loti ederra - Egilea Edward Frederick Brewtnall (1846–1902)

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protagonistaren izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basile-ren bertsioan protagonistak Talía izena du (grekeratik datorren hitza da, Thaleia, "loraldi" esan nahi du). Perrault-en bertsioan ez zaio izen propiorik jartzen eta Grimm anaiek egindako bertsioan berriz, Dornröschen ( "arantzadun larrosatxo" alemanieraz).

Perrault-en bertsioan Aurora izena hartzen du protagonistaren alabak, baina Chaikovsky-ren balletarentzako bertsioan amaren izena transferitzen da.

Disneyko pelikulak transferentzia hau mantentzen du.

Ipuinaren izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontakizunaren izen nagusia edo zabalduena Loti ederra da non batzuetan "basoko" hitza gehitzen zaio hasieran, non Perrault-ek ezarrita izan zen. Hala eta guztiz ere, Perrault-ek bere ipuina hipalage errekurtsoaren, "La Belle au bois dormant", bitartez izendatzen duen,"Basoko loti ederra" izango litzateke itzulpen textuala.

Gertakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basile eta Perrault-en testuek bi sekuentzia narratiboak eskaintzen ditu ( protagonistari eragiten dion sorginkeria eta erregearen emaztea edo printzearen amaren keinua eragitea). Grimm-en gertakizunean azkeneko ekintza hau deskartatzen du. Aurrenengo sekuentzia narratiboa oso antzekoa da kontakizun alemana eta frantsesa alderatuz, baino hauek berriz desberdintasun nabariak dituzte italiarrarekin konparatuz.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grimm anaien bertsioa nahiko sinplea da, erakargarriago eta errazago egiteko helburua baitu. Perrault-ek berriz iruzkin zorrotzak eta humoristikoak ezartzen dizikio, printzesaren esnatzearen ondoren egiten duen bezala:

<<Ea, orain dela lau ordutatik hitz egiten hasi zirela eta oraindik ez ziren gai izan elkarri esan behar zituzten gauzak erdiak esateko>>

<< Printzeak printzesari altxatzen lagundu zion, guztiz jantzirik zegoela ohartu zen, handitasun handiarekin; baina ukio egin zio aitortzeari bere arropak beste garai batekoak zirela eta oraindik gorgera erabiltzen zuela; hala ere ez zen horregatik zatarrago ikusten>>

- Charles Perrault

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontakizunaren iturriak ezagunenak eta ahozkoak, kultu eta idatzizko iturriekin elkartzen da. Aurrekari indiar, greko-latinar, islandiar, espainiar eta frantsesak aurkitzen dira. Kontakizunaren hazia (naturazgaindiko amets batean murgildurik dagoen mirabe bat, bere maitalearen esku hartzearen ondorioz esnatzen dena) presente dago iada hurrengo testuetan:

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Loti Ederra Aldatu lotura Wikidatan

Bertsio Tradizionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Surya Bai:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protagonista, Surya Bai, arrano batzuekin bizi da. Egun batean hauek ehizera joan, eta Surya Bai sua piztuta mantentzeaz arduratzen da. Sua itzaltzen denez, honen bila joaten da, eta sorgin batek ematen dio honako hau.Surya etxera itzultzen da, baina sorginak honi jan nahi dionez, bere semea bidaltzen du bere atzetik. Semeak, Suryaren etxeko atea ireki nahian, bere azkazal pozointsua hautsi, eta atean geratzen zaio.

Hurrengo goizean, Suryak atea ireki eta azkazalarekin zauritzen da, eta hil egiten da. Zorionez, Raja bat igarotzen da bertatik, eta azkazala kenduz sendatzen dio. Rajak etxera eramaten dio, eta bere emaztearekin liskarra sortzen da. Emaztea Surya hiltzen saiatzen da, baino Surya behin eta berriz salbatzen da. Azkenean, Rajak haserreturik, bere emaztea kartzeleratu eta Suryarekin ezkontzen da.

Erdi Aroko Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Hermano de Alegria, hermana de placer:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendeko nobela katalana da. Loti ederra hermana de placer izango litzateke, eta hau hil egiten da. Bere aitak, dorre bat eraiki, eta gorpua hor uzten du. Hermano de alegraia (printzipea) honi salbatzerko nigromantzi teknikak ikasi, eta berpiztu egiten dio. Horrela, ezkondu eta zoriontsu bizi.

- Perceforest:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1340ean prosan idatziriko testu literario frantsesa da. 6 liburuz osatua; hirugarrena Loti Ederraren aurrekaria da.

Bertsio klasikoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1-     “Eguzkia, Ilargia eta Talia” – Giambatista Basile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuinaren lehenengo bertsioa Italian argitaratu zen, 1636. Urtean Giambatista Basile-ren eskutik, “Pentamerone” izeneko bilduman.

Kontakizuna erregeak Talia izeneko alaba bat duenean hasten da, erreinuko jakitun eta azti guztiei deitzen die bere alabaren etorkizuna igartzeko. Aztiek, erregearen alaba (Talia) hazten denean, liho izpi batekin ziztatuko dela eta arrisku larrian egongo dela iragartzen dute. Ondorioz, erregeak liho eta kalamu guztiak desegitea agintzen du baina Talia hazten denean agure bat ikusten du lihoarekin josten bere leihoaren ondoan, bera ere josten hasten da eta behatzean  kalamuzko ezpala bat sartzen zaio.

Erregea mindurik,  jauregia uzten du  betirako bere alaba Talia bertan utzirik. Egun batean errege gazte bat agertzen da jauregian, sartzean printzesa  bat ikusten du  amets sakon batean lokarturik.  Nahiz eta lo egon, harreman sexualak mantentzen dituzte. Bederatzi hilabete geroago, Talia oraindik lokarturik eta biki batzuk erditzen ditu. Bikiak bere amaren bularretik elikatzen dira, baina egun batean ez du bularra aurkitzen eta amaren behatza  ahoan sartzen du bularra dela pentsatuz. Orduan behatzean zuen kalamuzko ezpala ateratzen dio bere amari eta esnatu egiten da.

Bortxatu zuen erregeak ezin zuen burutik kendu  Talia eta jauregira itzultzea erabakitzen du. Bertan Talia esna zegoela eta biki batzuk eduki zituela konturatu zen bere harridurarako.  Erregeak gertatutakoa onartzen dio Taliari eta honek barkatu egiten dio. Biek maitasun istorio bat biziarazten dute beraien bikiekin, Eguzkia eta Ilargia.

Erregeak ez dio esaten Taliari ezkondurik zegoela, eta errege gaztearen emazteak konturatzen denean maitale bat eta bi seme – alaba eduki dituela, jauregira ekartzeko agintzen du,  ezagutu nahi duelakoaren aitzakiaz. Baina izatez, erreginaren nahia  hauek akabatzea eta bere senarrak (erregeak) hildakoak jatean datza.  Erreginak agintzen duen Talia eta bere seme – alabak maneatzeko sukaldariak, pertsona hauek hil eta janaria prestatu beharrean, arkume batzuk prestatzen ditu. Erregina ohartzean ordea,  sute bat pizten du Talia eta bikiak erretzeko, baina erregea agertzen da eta Talia eta bere seme – alabak salbatzen ditu eta bere emaztea botatzen du sutara.

2-     “ Basoko loti ederra” – Charles Perrault:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Liburu hau gehitua izan zen “Amatxo antzararen ipuinak” 1697.urtean).

Erreginak neskato eder bat erditzen du  eta bataio bat egiten dute ospatzeko.  Ospakizuneko gonbidatuen artean, zazpi maitagarri aurkitzen dira, non printzesari gaitasun bat eman behar diotelarik. Bataioaren zehar beste maitagarri zahar bat iristen da non gonbidatua ez den izan.  Erregeak beste maitagarriei bezala plater bat ematen dio, baina hau gutxietsia sentitzen da ez diolako urre trinkozko kutxatila edo mahai  - tresnarik eman eta madarikazio bat botatzen dio umeari (printzesari) esaten txaratila batekin ziztatuko dela eta hil egingo dela.  Maitagarri bat geratzen zenez gaitasuna emateko, honek madarikazioaren indarra gutxitzen du esanez ez dela hilko, baizik eta 100 urtez lotan pasatuko duela. Erregeak txaratilarekin jostea debekatzen du.

Umeak hamabost urte dituelarik agure bat aurkitzen du josten. Printzesak probatu nahi du eta ukitzearekin bakarrik ziztatu eta lurrera erortzen da. Erregeak jauregiko gordelekurik ederrenean gordetzen du bere alaba eta maitagarrietako batek jauregian aurkitzen den pertsona oro ( erregeak izan ezik, jauregia abandonatzen baitute) lo hartarazten du. Eta jauregia zuhaitz handiz eta beraien artean korapilaturik dauden elorri arrosez inguratzen da.

Ehun urte geroago, jauregitik pasatzen den printze gazte batek,  istorioaren berri jabetu eta jauregian sartzea erabakitzen du. Printzeak printzesa behatu eta esnatu egiten dela ohartzen da, elkarrekin ezkontzen dira eta bi seme – alaba edukitzen dituzte; Aurora eta Dia. Basile-ren bertsioarekin konparatuz printzea ezkongabe dago eta printzesarekin ezkontzen da ahurdun geratu baino lehen.

(Perraulti ez zitzaion aproposa iruditu  Frantziako gorteetan istorio bat kontatzea non errege batek printzesa bat bortxatzen duen eta ahurdun uzten duen lotan dagoen bitartean eta ondoren printzesaz ahazten den denboraldi batez). 

 Bi urte igarotzen dira  eta erregearen aita hil egiten da, orduan printzeak ofizialki iragartzen du bere ezkontza eta jauregira eramaten ditu bere emazte eta seme – alabak

Printzearen ama ordea, ogro famili batetik zetorren eta printzeak beldurra zen ea bere amak bere seme – alabak jango zituen edo ez. Printzea gerrara joaten denean, bere amak printzearen seme – alabak hiltzea agitzen du ondoren jaki egiteko, baina jauregiko etxezainak  pertsonak janari egin beharrean hiru arkume jartzen ditu. Erregina konturatzean oso haserre jartzen da eta mota guztietako kreaturazko upel bat preparatzea agintzen du. Justu orduan, printzea iritsi, eta erreginak  printzea ikustean berak botatzen du bere burua upelera.

3-     “Loti Ederra” – Grimm anaien bertsioa (1812):[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregeak oso ederra den alaba bat edukitzen dute, Rosa Printzesa izenekoa eta festa bat egiten dute bere ohorez. Festara hamabi maitagarri gonbidatzen dituzte. (Perrault-en kontakizunean 7 dira). Erreinuan hamahiru maitagarri dira izatez baina horietako bat ez da gonbidatua izaten urrezko hamabi plater eta mahai – tresna bakarrik baitaude. Maitagarri bakoitzak  opari bat ematen dio eta maitagarria bakar bat geratzen denean oparia emateko, gonbidatua izan ez den maitagarria azaltzen da eta oihukatzen hasten da esanez printzesak hamabost urte betetzen dituenean txaratila batekin ziztatuko dela eta hil egingo dela. Oraindik maitagarri bat geratzen zenez bere oparia emateko,  honen oparia  da printzesa hil beharrean, ehun urtez lotan pasatuko duela. Erregeak  txaratila guztiak deuseztatzearen agindua ematen du.

(Beste bertsioekin alderatuz, hemengo “maltzur” papera duena gonbidatua ez den maitagarria da eta desagertu egiten da madarikazioa bota ondoren, ondorioz ez da kastigatua edo zigortua izaten. Bestetik ere, bertsio honetan erregeak ez du emazterik, ezta printzeak ama maltzur bat).

Printzesak hamabost urte betetzen ditu eta jauregiko dorre zahar batera iritsi eta agure zahar bat ikusten do txaratilarekin josten. Txaratila hartzerakoan ziztatu eta lo sakon batean geratzen da jauregiko beste guztiak ere lo hartzen dute.

(Bertsio honetan erregeak ere lo geratzen dira, jauregiko inguruak elorri handiz inguratzen dira, printze asko dira saiatzen direnak printzesa salbatzen baina heriotzarekin topatzen dira).

Ehun urte geroago, gazte batek agure bati entzuten dio “Arrosa Ederra” printzesaren istorioa eta printzesaren bila joaten da inongo zalantzarik gabe.  Gaztea jauregiaren inguruetara hurbiltzean arantzak lore ederretan bihurtzen dira. Behin jauregi barruan printzesa lotan dagoen egongela aurkitzen du eta halako edertasun baten aurrean musu bat ematen dio printzesari eta hau esnatu egiten printzeari begirada gozo batez begiratuz. Azkenean denak esnatzen dira eta gazteak ezkondu egiten dira.

(Basile eta Perrault-en bertsioetan loti ederrak bi seme – alaba edukitzen ditu, Grimm anaien bertsioan berriz, ezkontzen direnean ipuina bukatzen da.

Walt Disney-rekin konparaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perrault, Grimm anaiak eta Walt Disney:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perrault-en eta Grimm anaien ipuinetan printzesak ehun urte geroago esnatzen da madarikazioaren ondorioz, pelikulan ordea egun bertan esnatzen da.  Ehun urte lotan igarotzeak  ulertzera eramaten gaitu  bakoitzaren osatze sexuala lortzeko itxaron egin behar dela, paziente izan eta presarik ez edukitzean datza. Horregatik hiru testuetan madarikazioa nerabezaroan betetzen da.

 Perrault-en bertsioan, printzeak bere  ezkontza eta ondoren bi seme – alaba dituela ezkutatzen du, bere ama ogro gaizto bat denez jan egingo dituelakoaren beldur da.  Grimm anaien bertsioan eta pelikulan berriz ez da printzearen amaren bertsioa aipatzen.  

Berdin gertatzen da seme – alaben gaiarekin; Perrault-en ezkontza ondoren bi seme – alaba edukitzen ditu eta printzea behin errege izendatzean gerrara joaten da. Pelikulan eta Grimm anaien bertsioan berriz ezin dira aurkitu aspektu hauek.

Perrault-en bertsioan printzesa printzearen behaketarekin esnatzen da, Grimm anaien eta pelikulan berriz printzearen benetako maitasunezko musu batekin esnatzen da.

Grimm anaien ipuinan ez da sorginik existitzen, baizik eta maitagarri “gaizto” bat dagoela esan dezakegu, baina behin madarikazioa botata desagertu egiten da eta ez du inongo zigorrik jasotzen. Perrault-en istorioan  nahiz eta hasiera batean maitagarri zaharra desagertu egiten den, amaren erregeak zigorra jasotzen du, upel barrura erortzen da mota guztietako izakiekin. Pelkulan ere maitagarri gaiztoa amildegi batetik erortzen da  printzearengandik atakatua izan ostean.

Beste desberdintasun bat da, pelikulan printzesa basoan hezten dela, nekazarien antzera bere izatezko identitatea ezagutzen ez duelarik beste hiru maitagarriekin (pentsatuz beraren izebak direla) batera. Idatzizko bi ipuinetan berriz, printzesa baten antzera hezten da, nahiz eta hiru kasuetan ez duen ezagutzen bere buruarengan duen madarikazioa.

Azkenik, maitagarrien kopuruari dagokionez, Perrault-en ipuinean zazpi maitagarri daude, Grimm anaienean, hamahiru (bat gaiztoa) maitagarri eta Walt Disney-ren bertsioan  azaltzen diren maitagarri guztiak (hiru)  zintzoak dira. Pelikula egiterakoan ez ziren gai izan maitagarri “gaizto” bat jartzeko.

 Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maitagarrien ipuinen ezaugarriak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

·        Beti azaltzen da botere magikoren bat protagonistari gaitasun edo indar bat ematen diona

·        Istorioak ez dira denbora eta leku zehatzetan garatzen: “Bazen behin..”, “Behin batean..”

·        Naturaren legeak ez dira errespetatzen: Animaliek hitz egiten dute, pertsonak transformatu egiten dira, izaki bizigabeak azaltzen dira..

·        Pertsonaien ezaugarriak puztu egiten dira (oso onak edo oso gaiztoak, oso zatarrak edo oso lirainak), edota kontrajarri egiten dira (ona eta txarra), (gaztea eta zaharra).

·        Ipuin batean hasiera eta bukaera ia beti  esaldi berdinekin egiten da: “Bazen behin..” “Eta poz – pozik bizi izan ziren..”

·        Izaki miragarriak existitzen dira, non gizakiekin bizi eta elkarri eragiten  diren.

·        Heroia bere helburua lortzerako orduan beti debekuren batekin edo aurkitzen da edo oztopoak egoten dira

·        Ekintza  pertsonai nagusian aurkitzen da, non honek beti modu zuzenean jokatzen duen.

Maitagarrien ipuinen garrantzia Hezkuntzan:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrantzi handikoak izaten dira maitagarrien ipuinak haurrentzako.  Dibertitzeaz eta ondo pasatzeaz aparte, pertsona bakoitzaren garapenean eta bakoitzak bere burua hobeto ulertzeko laguntzen duen baliabide bat izan daiteke.Obra hauek guztiz ulergarriak izaten dira umeentzako nahiz eta pertsona bakoitzari esanahi eta interpretazio desberdinak egingo dituzten, haur bakoitzak duen beharraren edo nahien arabera.

Irudimena lantzen, adimena garatzen  eta emozioak argiarazten  laguntzen dute maitagarrien ipuinek.  Nahiz eta guraso asko uste dute beraien seme – alabek  gauzen alderdi ona bakarrik ezagutu behar dituztela, ez du zertan horrela izan beharrik.  Maitagarrien ipuinekin bizitzak jartzen dizkigun oztopo eta arazoei aurre egiten ikasten laguntzen du,  gaur egungo istorio askok ez dute heriotzaren edo zahartzearen gaia aipatzen,m eta maitagarrien ipuinetan berriz horrelako arazoei aurre egiten die.

Maitagarrien ipuinei esker haurrak ohartzen dira bizitzako gauza guztiak ez direla onak, baina nahiz eta bidean oztopoak edo ezbeharrak aurkitu gainditu egin daitezkeela, maitagarrien ipuinetan heroiak (umea heroiarekin identifikatzen da) arazoei konponbidea aurkitu eta zoriontsu izaten lortzen duen bezala. Gertakari edo egitura honek umeari  bere buruarengan segurtasuna edukitzea eta konfiantza edukitzea laguntzen dio bizitzako arazoei aurre egiteko berak bakarrik autonomikoki eta  lortu nahi dituen helmugetara iristeko.

Maitagarrien ipuinak abentura iturri eta irudimena goraipatzeko modu paregabeak dira haurrentzako. Haurraren barruan gertatzen diren egiazko dramak azaltzen duten gertakariak izaten dira.  Beraz, ipuin hauen balorea haurrak bere hazkuntza garaian zehar aurkitu ditzaken barne gatazkei aurre egitean datza.

Mezu ezkutuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume ideala:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loti Ederra, XIX. mendeko emakume ideala bezala aurkezten zaigu. Izan ere, bere loti-heriotz egoera horrek emakume obedientearen papera errepresentatzen du: gizon-emakume arteko erlazioa domintzailea eta sumisoa dela aldarrikatuz. Honengatik, Loti Ederra eredu gisa hartu beharreko pertsonaia zen XIX. mendean.

Emakumeak lo egin eta itxaron egiten du, gizonak berriz, bitartean lan egiten du. Lo-heriotz egoera honen bitartez, gizonari ezer egin gabe bereganatzeko ideia ematen dio: bera billa dabil, emakumea agertzen da, berak elegitzen du, eta emakumeak onartu behar du.

Emakumeak, virgena denez, hautaturiko zalduna iritsi arte nolabaiteko lo inuxente baten egon behar du, ondoren, zaldunak muxu batekin esnatu eta bere emakume bilaka zedin. Lo-heriotz ideiarekin jarraituz, garai hartako emakume edertasunaren beste ideia bat gaixo zeuden emakumeak ziren; izan ere, gaixotasunak kontra egiteko indarrak kentzen zizkielako.

Emakumeen rol-a dela eta, ederrak izan behar dute; horregatik, Loti Ederra estereotipo horrekin saltzen zaigu. Horrekin jarraituz, maitagarriek ematen dizkioten dohai guztiak sexuaren araberako estereotipoak dira: ederra, jatorra, diskretoa, bestei ulertzeko erraztasunarekin...

Azken maitagarriak, umeek heldu bilakatu baino lehen igarotzen dute etapa identifikatzen du (pubertaroa; non jakinminak indar handia duen). Jakinminaren ondorioz, eskua ziztatu eta lo hartzen du. Hau da, emakume batean jakinmina sortzen bada, beharrezkoa da hau lokartzea, bere jakinmina alde batera utzi eta hauek ez burutu ahal izateko.

Emakumea ikusteko pribilegioa, gizonari bakarrik egokitzen zaio, hau aurkitzeko egin duen esfortzuaren fruitu gisa. Adibidez, Chinan emakumeei beraien gizonek soilik ahal dizkieta oinak ikusi; edota musulmanetan aurpegia eta ilea. Beste modu batean esan da, ipuinean Loti Ederra beste guztiengatik izkutaturik dago begetazioak osatzen duen basoarekin.

Gure Lotia, gizon onaren zain dago; eta berak ezin du ezer esan edo egin: gizonak hautatzen dio bere emakume ezaugarrien arabera berarekin ezkontzeko. Bere gurasoek, ezkontzeko gizona aurkitzen badute, berak ere baietz esan behar du aurka egin gabe; horregatik eman zaizkio edertasuna, jatorra, diskretoa, bestei ulertzeko erraztasuna...

Hilerokoa eta pubertaroa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuinari dagokionez, beste interpretazioa bat seme alaben jakinmin sexuala izango litzateke; eta gurasoek ezin dutela hau ekidin. Izan ere, ziztadak hilerokoaren errepresentazioa egiten du. Loak berriz, pubertarotik heldu arteko trantsizioa irudikatzen du; hau da, erlazio sexualak burutzeko prest egon arte. Printzipearen muxuak egoera hau guztiari amaiera emango liokeen ekintza izango litzateke.

Ipuinean hainbat erreferentzi egiten zaizkio hileroko eta heldutasunarekin: Adibidez, maitagarriak 13 dira, eta urtea zehar ilargiak 13 ziklo egiten ditu (28 egunero ziklo bat); honek, hilerokoa errepresentatzen du, izan ere hilerokoa 13 aldiz gertatzen delako urtean. Bestalde, ipuinean aipatzen den itxitako gelak emakumeen organo sexualei egiten die erreferentzia; ateko zarraila irekitzen duen giltza erlazio sexualekin lotzen da; eta azkenik, ipuinean ekiditen den barraskilo eskailera experientzi sexualekin erlazionatzen da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Ana (2014) La verdadera historia de la Bella Durmiente y su explicación psicoanalítica. 2017ko Martxoaren 16a, lortua: http://revistadiscover.com/profiles/blogs/psicoan-lisis-del-cuento-original-de-la-bella-durmiente-no-tiene?context=category-Sorprendente

-Ezezaguna (d.g.) Charles Perrault. 2017ko Martxoaren 15a, lortua: http://www.biografiasyvidas.com/biografia/p/perrault.htm

-Fernandez, C. (1998) La Bella Durmiente a traves de la historia. España: Universidad de Oviedo

-Medina, N. (2015) La verdadera historia de la Bella Durmiente es mucho más gore de lo que te contaron. 2017ko Martxoaren 17a, lortua: http://www.playgroundmag.net/noticias/historias/Bella-Durmiente-tranquila-cama-violaron_0_1492050793.html

-Morales, D. (2016) Los cuentos de los hermanos Grimm que Disney nunca se atreverá a hacer. 2017ko Martxoaren 17a, lortua: http://culturacolectiva.com/los-cuentos-de-los-hermanos-grimm-que-disney-nunca-se-atrevera-a-hacer/

-Osuna, S. (d.g.) El cuento de la Bella durmiente y sus variantes. 2017ko Martxoaren 15a, lortua: http://digibug.ugr.es/bitstream/10481/40416/1/Osuna_Marquez_Sara.pdf