Edukira joan

Loughgallgo segada

Loughgallgo segada
Irudi
Mapa
Motaatentatua
Honen parte daIpar Irlandako gatazka
Data1987ko maiatzaren 8a
Koordenatuak54°24′27″N 6°36′40″W / 54.4075°N 6.6111°W / 54.4075; -6.6111

Loughgallgo segada, 1987ko maiatzaren 8an, Ipar Irlandako Loughgall udalerrian gertatu zen, Armagh konderrian. Honertan, Ekialdeko Tyroneko IRAren Brigadaren 8 kidez osatutako talde batek Ulstergo Errege Poliziaren (RUC) herri hartako basea erasotu zuen.

Erasoaldi honetan IRAko zortzi kideak hil ziren, erakunde armatu honek Ipar Irlandako gatazka guztian zehar egun bakar batean izandako kide galera handiena izan zen. Britainiar Armada eta RUCaren operazio honek Judy Operazioa kode izena jaso zuen.

Erasoaldia IRAkide batek RUCeko basearen perimetroaren hesia hondeamakina batez zeharkatu zuenean hasi zen, haren palan bonba bat zeramakiela, bitartean gainontzeko IRAren taldeko kideak furgoneta batean iritsi eta eraikinari tiroka hasi ziren. Bonbak eztanda egin eta kasik basearen erdia suntsitu zuen.

Halere, Aire Zerbitzu Bereziaren (SAS) soldaduek aurrez prestatutako segada baten bidez IRAkideei basearen barnealdetik nahiz inguruko ezkutuko kokalekuetatik tiroz erantzun zieten, erasotzaile guztiak hilaraziz. Gerora, IRAkideetako bi erailak izan zirenean armagabetuak zeudela jakin zen.

Herritar arrunt bat hila eta beste bat zauritua ere izan ziren, haiek nahigabean segadaren eremuan sartu eta soldaduek IRAKideak zirela uste izan baizuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]