Louis Beel
Louis Joseph Maria Beel (Roermond, 1902ko apirilaren 12a - Utrecht, 1977ko otsailaren 11) herbeheretar politikaria izan zen. Herbehereetako lehen ministroa izan zen 1946tik 1948ra eta 1958tik 1959ra.
Nijmegengo Unibertsitatean ikasi zuen eta 1929tik 1942ra funtzionario izan zen. Herri Katolikoaren Alderdiko kide izan zen eta Bigarren Mundu Gerra amaitu baino lehentxeago Barne ministro izendatu zuten erbesteko gobernuan. 1946ko hauteskundeen ondoren, lehen ministro hautatu zuten, baina ezin izan zuen gobernurik osatu 1948ko hauteskundeen ondoren, eta kargua utzi behar izan zuen.
1948tik 1949ra Ekialdeko Indietako gobernadorea izan zen eta 1949tik 1951ra unibertsitateko irakaslea. 1951tik berriz ere lehen ministro izan zen. Berriro ere lehen ministro izan zen 1958ko abendutik 1959ko maiatzera.