Louis Chiron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Louis Chiron
Louis Chiron
Datu pertsonalak
Izen osoa Louis Alexander Chiron
Jaio 1899ko abuztuaren 3a
Monte-Carlo (Monako)
Hil 1979ko ekainaren 22a
Monte-Carlo (Monaco)
Ibilbidea
Taldeak Maserati, Ecurie Rosier, ''Pribatua'' Lancia eta Scuderia Centro Sud
Lasterketak 19 (15 hasiera)
Lorpenak
Txapelketak 0
Garaipenak 0
Podium 1
Pole Position 0
Itzuli azkarra 0
Lehen lasterketa 1950eko Britainia Handiko Sari Nagusia
Azken lasterketa 1958ko Monacoko Sari Nagusia

Louis Alexandre Chiron (Montecarlo1899ko abuztuaren 3a– idem, 1979ko ekainaren 22a) auto gidaria zen. Sari Nagusi, rally eta erresistentzia lasterketak irabazi zituen. 1 Formulako lasterketa batean parte hartu duen gidari zaharrena da, baita maila horretako Sari Nagusi bat hasi duen zaharrena ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louis Chiron Bugatti T51 bat gidatzen Nîmeseko Sari Nagusian (1932).

Nerabe zenean, Louis Chironi automobilenganako interesa piztu zitzaion. Oso gazte ikasi zuen gidatzen eta Sari Nagusien zirkuitura batu zen Lehen Mundu Gerraren ostean. Gerra hortan txofer bezala joateko deia egin zioten artileria sekzioan. Frantzian lehiatzen zela, 1926an lehen garaipena lortu zuen Commingeseko Sari Nagusian, Saint-Gaudensen (Toulousetik gertu).

Orduz geroztik, Chironek Bugatti eta Alfa Romerorekin gidatu zuen, garaipenak lortuz Sari Nagusietan. Horien artean bost Frantziako Sari Nagusi, hiru Espainiako Sari Nagusi, hiru Txekoslovakiako Sari Nagusi eta Monacoko Sari Nagusi bat. 1 Formulako munduko txapelketa eratu zenean, 1950ean, Chironek 19 Sari Nagusi puntuagarritan parte hartu zuen podium bat lortuz (1950eko Monacoko Sari Nagusia). Bestalde, Luigi Chinettirekin batera 1933ko Spako 24H erresistentzia lasterketa irabazi zuen, Alfa Romeo 8C. Montecarloko Rallya ere irabazi zuen 1954an Lancia Aurelia batekin.

35 urte lehian aritu ondoren erretiroa hartu zuen. Louis Chiron 1 Formulako historian lasterketa batean parte hartu duen gidari zaharrena da (58 urte eta 288 egun, 1958ko Monacoko Sari Nagusia) eta baita lasterketa bat hasi duen gidari zaharrena ere (55 urte eta 292 egun, 1955eko Monacoko Sari Nagusia).Gainera, Bugatti taldearekin podium gehien dituen gidaria denez, 1999ko Bugatti 18/3 Chiron eta 2016ko Bugatti Chiron autoak bere izena dute, omenez.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaipen nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]