Louis Jules Trochu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Louis Jules Trochu
Louis Jules Trochu.jpg
Frantziako gobernuburua

1870-09-04 - 1871-02-18
Charles Cousin-Montauban - Jules Armand Dufaure Itzuli
Frantziar errepublikako presidentea

1870-09-04 - 1871-01-22
Napoleon III.a - Louis Adolphe Thiers
Kontseilu Orokorreko kide


Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Jaiotza Le Palais1815eko martxoaren  12a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Tours1896ko urriaren  7a (81 urte)
Hezkuntza
Heziketa Ecole Spéciale Militaire de Saint-Cyr Itzuli
Q3577753 Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta armadako ofiziala
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Frantziako Indar Armatuak
Gradua dibisio-jeneral
Parte hartutako gatazkak Frantzia-Prusia Gerra
Krimeako Gerra

Louis Jules Trochu (Le Palais, Belle-Île, 1815eko martxoaren 12a - Tours, 1896ko urriaren 7a) frantziar jenerala izan zen. Frantzia-Prusia Gerraren garaian, Parisko gobernadore izendatu zuten. Frantsesen errenditzeak eta 1870eko irailaren 4an iraultza hasi (Bigarren Inperioaren erorketa, Hirugarren Errepublika deialdia eta Defentsa Nazionaleko Gobernua eratzea) eta honek aukera eman zion Alemaniako gudarosteari hiriburu aldera jotzeko. Iraultza zela eta, presidente bilakatu zen. Paris erori baino lehen Joseph Vinoyri eman zion Parisko gobernua. Paris eta Versailles irailaren 18an eta 19an erori ziren. Ferrièresko elkarrizketak huts egin zuen, eta frantsesek adoretsu aurre egin zieten alemaniarrei Parisen eta inguruko probintzietan.

1871ko urtarrilaren 28an, Defentsa Nazionaleko Gobernuak armistizioa izenpetu zuen. Parisko herritarrek, ordea, ez zuten onartu, eta errenditu izanak tirabira handiak sortu zituen gobernu ofizialaren (Biltzar Nazionala eta Thiers) eta indar iraultzaileen artean. 1871ko otsailaren 13an Trochuk dimititu eta Thiers presidente bilakatu zen. 1871ko martxoaren 18an gobernu iraultzailea eratu zuten: Parisko Komuna.

Trochu Biltzar Nazionalean sartu zen baina 1872an politika eta hurrengo urtean armada utzi zituen.