Edukira joan

Louis Rwagasore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Rwagasore

Burundiko lehen ministro

1961eko irailaren 28a - 1961eko urriaren 13a
Joseph Cimpaye (en) Itzuli - André Muhirwa (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRudoviko Rwagasore, Ludoviko Rwagasore
JaiotzaGitega1932ko urtarrilaren 10a
HerrialdeaKingdom of Burundi
HeriotzaBujumbura1961eko urriaren 13a (29 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
HiltzaileaJean Kageorgis (en) Itzuli
Familia
AitaMwambutsa IV.a Burundikoa
AmaThérèse Kanyonga Menyo
Haurrideak
Hezkuntza
Heziketauniversité de Bruxelles (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Union for National Progress (en) Itzuli

Louis Rwagasore printzea (kirundiz: Ludoviko Rwagasore; Gitega, 1932ko urtarrilaren 10aBujumbura, 1961eko urriaren 13a) burundiar printze eta politikaria izan zen. Burundiko lehen ministroa izan zen bi astez, 1961eko irailaren 28tik urriaren 13an hil zuten arte.

Mwambutsa IV.a erregearen semea eta Ntare V.a erregearen anaia izan zen. Burundiko ikastetxe katolikoetan ikasi zuen eta Belgikan unibertsitate hezkuntza egin zuen. Bertan Ekonomia Politikoan graduatu zen Lovainako Unibertsitate Katolikoan. Burundira itzulita, burundiarren aurrerabiderako kooperatibak sortu zituen.

Borroka antikolonialean politikan inplikatu zen eta Aurrerapen Nazionalerako Batasuna (UPRONA) alderdi nazionalistako kide izan zen. Burundiren independentziaren, batasun nazionalaren eta monarkia konstituzional baten alde borrokatu zuen. Belgikako agintariek UPRONA alderdiaren aurka egin zuten eta 1960ko udal hauteskundeetan Rwagasore etxean atxilotuta eduki zuten.

Nazioartearen presioaren ondorioz, 1961ean hauteskunde libreak izan ziren eta UPRONA alderdiak gehiengo handiarekin irabazi zituen. Rwagadore irailaren 28an izendatu zuten lehen ministro. Bi aste geroago hil zuten, eta haren heriotzak hutuen eta tutsien arteko tentsioak bizkortu eta UPRONA alderdiaren haustura eragin zuen.