Edukira joan

Lurda

Lourdes» orritik birbideratua)
Lurda
Lourdes
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboametropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Pirinio Garaiak
BarrutiArgelès-Gazosteko barrutia
Izen ofizialaLourdes
Jatorrizko izenaLourdes
Posta kodea65100
Geografia
Koordenatuak43°05′39″N 0°02′49″W / 43.0942°N 0.0469°W / 43.0942; -0.0469
Map
Azalera36,94 km²
Altitudea420 m, 343 m, 960 m eta 445 m
MugakideakLamarque-Pontacq, Omex, Montaut, Saint-Vincent, Adèr, Aspin-en-Lavedan, Barlest, Bartrès, Jarret, Julos, Lézignan, Loubajac, Lugagnan, Ossen, Peyrouse, Poueyferré, Saint-Créac, Saint-Pé-de-Bigorre eta Ségus
Demografia
Biztanleria13.266 (2023ko urtarrilaren 1a)
alt_left 7.415 (%55,9) (%45) 5.974 alt_right
Dentsitatea359 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakMariazell, Altötting, Fatima, Loreto (Italia), Częstochowa eta Cheyenne
lourdes.fr

Lurda[1] (okzitanieraz Lorda, frantsesez Lourdes) Frantziako Okzitania eskualdean dagoen udalerria da. Katolizismoaren erromesaldi-gunea, urtero 5 milioi bisitari ikusia da.

Erdi Aroan, Lurda herri gotortua izan zen, eta bere kokapen geografikoaren ondorioz, Bigorre konderriko gotorleku garrantzitsua. Bere gaztelua XIV. mendekoa da, XVI. mendean berreraikia. Plaza hau ingelesei eman zitzaien Bretignyko itunaren bidez, eta 1360an eta 1406 arte ez zen berreskuratu.

1789ko Frantziako Iraultzaren ondoren, Bigorre konderria Pirinio Garaietako departamendu berrian sartzen du gobernuak; Lurda kantonamendu barruti buru egiten da 1790ean, baina ez suprefetura, Argeles-Gazost udalerriari emango zaiona, haranaren barrualderago kokatua.

Gaur egun, bere santutegiari esker, turismo erlijiosoko gune gorenetako bat da Europan.

Piriniotako beste hainbat lekutan bezala, Lurdan, erromatar garaiko eusko-akitanierazko inskripzioak daude. Berez, dokumentazioa oso ugaria da erdialdeko Pirinioetan (Tarbes edo Lurdatik Saint-Gironseraino, Aturri, Neste, Aure, Luchon eta Garonako haranetatik pasatuz, historikoki garrantzitsuak izan diren Bagnères de Bigorre, Bagnères de Luchon edo Saint-Bertrand-de-Comminges bezalako herriekin), mendebaldera eta iparraldera goazen heinean jaisten doana latindar inskripzio gutxiago daudelako.[2]

Bernadette Soubirousen ama hizkuntza Pirinioetako okzitanieraren gaskoina zenez, Ama Birjinak hizkuntza horretan hitz egin zitzaion (fededunen arabera). Horregatik, iturburu miragarria okzitanieraz markatua dago orain, esaldi honekin: «Que sòi era immaculada concepciou» (jatorrizko ortografian «Que soy immaculada councepciou», -Sortzez Garbia Amabirjina naiz-). XXI. mendearen hasieratik, hizkuntza askotara itzulitako kartel batek Ama Birjinaren beste hitz batzuk aipatzen ditu: «Zoaz iturrira edatera eta garbitu zaitez han» («Anat béouè en a hount et vi laoüa» idatzia).

Alkateen zerrenda
Legealdia Izena Alderdi politikoa
20012014 Jean-Pierre Artiganave UMP
19892000 Philippe Douste-Blazy UDF
19711989 François Abadie PRG
1965? Justin Lacaze
1960? Noël Viron
19521960 Antoine Beguere
1945-1952 Georges Dupierris
1944-? Albert Borde
1941-? Auguste Brenjot
1929-? Lucien Gazagbe
1926-? Lucien Latapie
1925-? Justin Lacaze
1794-? Dufo
1790-? Normande
1789-? Abadie

Hiri eta herri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Donostian bada Lourdes Txiki izeneko santutegia, Ama Birjina agertu zeneko jatorrizko leizea eskala txikiagoan agertzen dena.
  • Lurdak Biscaye deitutako auzo bat du, Euskal Herrian eta inguruan oso zabaldutako lekuizena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren onomastika datutegia. Onomastika Batzordeak emandako irizpen eta gomendioa (kontsulta data: 2010-10-05).
  2. «La lengua vasca en la antigüedad en Aquitania y en la Castilla de la Edad Media» UIK 2021-06-13 (kontsulta data: 2026-02-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]