Edukira joan

Lourdes Verdes Elorria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lourdes Verdes Elorria
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Lourdes Verdes Elorria
JaiotzaBilbo, XX. mendea
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1987ko ekainaren 12a ( urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta boluntarioa

Lourdes Verdes Elorria[1] (Bilbo, Bizkaia, – Asturias, 1987ko ekainaren 12a) bizkaitar maistra, erreskate txakurren trebatzailea eta Babes Zibileko boluntarioa izan zen.[2][3] 1987an, Covadongako lakuetatik gertu, ume bat galdu zen. Une horretan estatuan zegoen Salbamendu Txakurraren Talde bakarra Elorrion zegoen eta berehala joan ziren zortzi lagun euren txakurrekin Asturiasera bilaketan laguntzera.[4] Lourdes Verdes Elorria beste sei lagunekin, helikoptero istripuan hil zen zazpi lagunetako bat izan zen.[2]

Erreskate lanetan zebilen helikopteroak Sohornin tontorra jo zuen lehenengo, eta Covadongako lakuen ondoko errepidera jausi zen gero.[2] Istripuan durangaldeko salbamendu taldeko beste hiru kide hil ziren, bi elorriar eta garaitar bat.[2]

Bizkaiko hiriburuan, Billbon jaio zen Lourdes Verdes. Jose Manuel Igartiburu elorriarrarekin ezkondu eta Elorrion bizi izan zen hil arte. Senar-emazteak txakur-gidariak ziren.[5] Bi seme-alaba izan zituzten: Anne aktore eta aurkezlea[6][7] eta Urko musikaria, besteak beste Eskorbuto taldekoa.[8]

German Quintana Blanco,[9] 13 urte zituen mutikoa, Loiola ikastetxean ari zen ikasten[3] eta eskolako guraso elkartearekin[9] Covadongako lakuetara bidaiatu zuen eskola-txango batean.[3] Oviedoko mutila galdu egin zen. Une horretan durangaldeko erreskate taldeko zortzi lagun Asturiasera joan ziren umearen bila.[10] Umearen bila jardun zuten, zoritxarrez, txakurrek ezin izan zuten arrastorik aurkitu eta bilaketa hurrengo egunean amaitutzat eman zen.[4] Gainera eguraldiak bilaketa jarraitzea eragozten zuenez, Canda de Onisera itzultzea erabaki zen. Helikopteroan 4 txakur gidarirentzako baino ez zegoen lekurik eta beste laurei, zoriz, kotxean itzultzea tokatu zitzaien.[11] Ertzaintzaren helikopteroak Sohoringo magalean jo zuen, Enol eta Ercina lakuen artean, baina, zoritxarrez, denak gelditu ziren bertan.[3]

Istripuan hildako zazpi lagunetatik bi asturiarrak ziren: Corsino Suarez Miranda, Printzerriko Gobernuko Babes Zibileko lehen arduradun teknikoa, eta Juan Carlos Carraledo pilotua. Beste bostak, euskaldunak ziren: Jose Ramon Renovales mekanikaria eta Joseba Zabala Garay Ibabe, Javier Gallastegi Gorosabel, Luis Ángel Díaz Pascual eta Lourdes Verdes Elorria txakur gidariak[12] eta eurekin batera «Heni», «Hator», «Lon» eta «Bizkor» txakurrak.[9] Gertatutako istripuaren ondorioz, Asturiasko Printzerrian lehen erreskate txakur zerbitzua sortu zen.[13]

Garai hartako ikerketen arabera, Germán Quintana Blanco umea Colláu Gamonal inguruan atseden hartzeko geratu zen une batez, handik gutxira mendizale batzuek ikusi baitzuten, eserita eta lasai. Gero, beharbada, berriro saiatu zen segizioa harrapatzen, eta galdu egin zen. Ordu pare bat geroago konturatu ziren lagunak ez zela han, eta ez zen haren arrastorik aurkitu.[3]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Picos lakuetako handiena inguratzen duen errepidearen ondoan, Sohornin mendiaren oinean, jarritako plaka batek hildakoak gogorarazten ditu.[9]
  • Europako Mendietako helikoptero istripuan hil zirenak gogoratzen dituzte[2] urtero.[9] Bertako omenaldi ekitaldian parte hartzen dute Euskadiko Erreskate Txakurren Taldeko kideak, Asturiasko Erreskate Txakurren Unitateko kideak eta ezbeharrean hildakoen Durangaldeko senitartekoak eta lagunak.[2][14][15][16][17] [10]
  • 2012ko urriaren 6an, Elorrioko Udalak Asturiasen izandako helikptero-istripuaren 25. urteurrenean omenaldia egin zion Elorrion egoitza duen Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldeari, taldearen lan altruista balioan jartzeko asmoz, «bere denbora librea eta ahaleginak besteei laguntzera bideratuz».[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) xwhos.com. (2022-04-19). «Lourdes Verdes Elorria - Anne Igartiburu's mother - Whois» xwhos.com (kontsulta data: 2025-01-11).
  2. a b c d e f «Europako Mendietako helikoptero istripuan hil zirenak gogoratu dituzte - Durangaldea» Anboto.org (kontsulta data: 2025-01-11).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) comercio, el. (2020-10-21). «Anne Igartiburu recuerda la trágica muerte de su madre en Asturias» El Comercio: Diario de Asturias (kontsulta data: 2025-01-11).
  4. a b (Gaztelaniaz) «'Ur Handitan' recuerda hoy el accidente del Grupo del Perro de Salvamento de Euskadi» EITB (kontsulta data: 2025-01-13).
  5. (Gaztelaniaz) Bescos, Ramón. (2024-12-20). «Divinity - Moda, belleza, celebrities y tendencias» Divinity (kontsulta data: 2025-01-11).
  6. (Gaztelaniaz) «Anne Igartiburu recuerda a su madre en el aniversario de su muerte: "Demasiado tiempo sin ti"» Semana 2021-06-13 (kontsulta data: 2025-01-11).
  7. (Gaztelaniaz) Joseph, Clifford. (2021-06-14). «El emotivo homenaje de Anne Igartiburu a su madre en el aniversario de su fallecimiento: "Te echo de menos"» CADENA 100 (kontsulta data: 2025-01-11).
  8. (Gaztelaniaz) Otero, Carlos. (2022-10-16). «Divinity - Moda, belleza, celebrities y tendencias» Divinity (kontsulta data: 2025-01-11).
  9. a b c d e (Gaztelaniaz) «La semana más negra de los Picos» La Nueva España 2012-06-10 (kontsulta data: 2025-01-11).
  10. a b (Gaztelaniaz) goikoetxea, marta. (2017-06-10). ««Por azar no viajaba en el helicóptero»» El Correo (kontsulta data: 2025-01-13).
  11. (Gaztelaniaz) goikoetxea, marta. (2017-06-10). ««Por azar no viajaba en el helicóptero»» El Correo (kontsulta data: 2025-01-13).
  12. a b [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20121007/366016/es/Elorrio-homenajea-fallecidos-accidente-helicoptero-ocurrido-Asturias-hace-25-anos «Elorrio homenajea a los fallecidos en el accidente de helic�ptero ocurrido en Asturias hace 25 a�os - GARA»] gara.naiz.eus (kontsulta data: 2025-01-13).
  13. (Gaztelaniaz) SUÁREZ, ROSANA. (2022-06-12). «Cangas recuerda a las víctimas del equipo que buscaba al niño Germán Quintana en los Picos» El Comercio: Diario de Asturias (kontsulta data: 2025-01-11).
  14. (Gaztelaniaz) GOROSTIZA, JOSEBA. (2017-06-11). «Homenaje en Picos de Europa a los miembros del Grupo del Perro de Salvamento fallecidos hace 30 años» durangon.com (kontsulta data: 2025-01-11).
  15. (Gaztelaniaz) «Los héroes del Enol, en la memoria colectiva» La Nueva España 2012-06-11 (kontsulta data: 2025-01-11).
  16. (Gaztelaniaz) BASTERRA, TERRY. (2017-06-12). ««Siguen siendo un ejemplo de altruismo treinta años después»» El Comercio: Diario de Asturias (kontsulta data: 2025-01-11).
  17. (Gaztelaniaz) «Honores a los héroes del Enol» La Nueva España 2017-06-12 (kontsulta data: 2025-01-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]