Edukira joan

Louvreko lapurreta (2025)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louvreko lapurreta
Irudia
Map
Jatorrizko izena(fr) cambriolage du musée du Louvre en 2025
Motaburglary (en) Itzuli
arte lapurreta
kasu kriminal
Data2025eko urriaren 19a
KokalekuGalerie d'Apollon (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Chief security officer (en) Itzuli Dominique Buffin (en) Itzuli
President-Director of Musée du Louvre (en) Itzuli Laurence des Cars
HelburuQueen Marie-Amélie and Queen Hortense’s Diadem (en) Itzuli, Necklace of the parure of Queen Marie-Amélie (en) Itzuli, Emerald parure of Empress Maria Luisa (en) Itzuli, Pair of emerald earrings from Marie-Louise's set (en) Itzuli, Broche dite broche reliquaire (en) Itzuli, Diadema di perle (en) Itzuli, Grand noeud de corsage de l'impératrice Eugénie (en) Itzuli, Eugenia enperatrizaren koroa eta Earring of the parure of Queen Marie-Amélie (en) Itzuli
Pertsona hilak0
Pertsona zaurituak0
Erantzuleezezaguna
Atxilotu kopurua
2

Louvre museoko 2025eko lapurreta 2025eko urriaren 19an gertatu zen, igandez, 9:30 eta 9:37 artean. Parisko Louvre museoko Apollon galerian gertatutako lapurreta ekintza efektibo eta ikusgarria izan zen. Frantziako Koroako bitxi bildumako bederatzi objektu lapurtu dituzte. Lapurrak ihesi zioaztela, ebatsi zuten objektuetako bat, Eugenia enperatrizaren koroa, erori egin zitzaien, eta kaltetuta aurkitu zuten kalean.

Lapurreta Apollon galerian (Louvre museoko 705 aretoan) gertatu zen, Denon deritzon hegaleko lehen solairuan. Objektu horiek Louvre museoko arte-objektuen sailari dagozkio.[1]

2025ekoa gertatu aurretik, Louvreko lapurreta sonatuena Mona Lisa margoarena izan zen. 1911ko abuztuan lapurtu zuen museoko langile batek, eta 1913ko azaroan berreskuratu zen, Florentzian, lapurrak erosle posible batzuekin hitzordua egin zuenean: margolana erosi beharrean, poliziari abisu eman zioten eta atxilotu egin zuten lapurra.[2]

1976ko abenduan, Karlos X.aren ezpata, 1824ko arma zeremoniala, Apollon izeneko galeria honetatik bertatik lapurtu zuten, armaz egindako lapurreta batean, aldamio batetik igotako hiru gaizkilek, bi zaindari zauritu eta lotu zituztelarik.[3]

Louvren izandako azken lapurreta, Camille Coroten Le Chemin de Sèvres margolanarena, 1998koa da. Gertakari horrek museoen segurtasuna erabat birplanteatzea ekarri zuen.[3][4]

2019ra arte, Bigarren Inperioko Koroaren bitxiak erakusleiho blindatuetan erakusten ziren eta erakusketa orduetatik kanpo kutxa gotor baten gisa itxi ohi zuten erakusleihoa. Bitxi horiek Apollon galeriara eraman zituztenean (Antzinako Erregimenekoekin batera), erakusleihoen sistema hori aldatu zuten, zaharkituta geratu zelakoan, blokeoak eta istriputxoak gertatu baitziren.[5][6][5] Apollon galeriako kokapen berria 2020ko urtarrilean ireki zen publikoarentzat[7]

2025eko urtarrilean, Emmanuel Macron Errepublikako presidenteak "Louvreko Pizkunde Berria" izeneko plana iragarri zuen, museoa berritu eta handitzeko. Bisitari kopuruak etengabe gora egin izana zen horretarako motiboetako bat. 2025eko ekainaren 16an, museoko langileek greba egin zuten, jende gehiegi egoteagatik eta segurtasuna bermatzeko langile faltagatik protesta egiteko.[8][9][10]

Louvrekoa gertatu aurreko hilabeteetan, Frantziako hainbat museo lapurreten jomuga izan ziren, besteak beste, 2025eko irailean, Historia Naturaleko Museoan (eraso informatiko masibo bat ere jasan berri zuena) eta Adrien-Dubouché Museo Nazionalean, baita lehenago Cognacq-Jay Museoan eta Hiérongo Museoan ere, biak 2024ko azaroan[4].[11]

2025eko urriaren 19an, igandearekin, goizeko 9.00etan ireki zen bisitarientzat museoa, ohi bezala.

9:30ak baino lehentxeago, lau lapur iritsi ziren François Mitterrand kaira, museoaren hegoaldeko aldera (Sena ibaira ematen du), bi scooterrekin eta kamioi karga-jasogailu batekin. Eskilara teleskopikoari esker, Apollon galeriako balkoira igo ziren, lehen solairura, eta barrura sartu ziren, rotaflex baten laguntzaz.[12][13]

Eugenia enperatrizaren koroa: hartu zuten, baina bidean erori zitzaien.

Galeriara iristean, segurtasun-agenteei rotaflexekin mehatxu egiten ziete, eta bitxiak zituen erakusleiho zehatzera jo zuten kristalak hausteko, berriro rotaflexarekin. Piezez jabetuta, bederatzi objektu, etorritako leiho eta eskilaratik itzuli ziren. Kanpoan zuten ibilgailuari su ematen saiatu ziren, baina museoko langile baten esku-hartzeak eragotzi zien hori. Zazpi minutu iraun zuen operazioak.[14][13]

Ihes egitean, Eugenia enperatrizaren koroa erori zitzaien edo jausten utzi zuten. Handik gutxira aurkitu zuten, hondatuta, baina errestaurazioa posible dela uste dute adituek. Koroak izandako kaltea ez zen izan lurrera erortzen uzteagatik, baizik eta erakusleihoan egindako zuloa txikia suertatu zelako, eta bertatik bitxiak ateratzeko objektuak bihurritu egingo zituzten.[15]

Kultura Ministerioaren arabera, museoko alarmek zuzen jo zuten, eta langileek protokoloa jarraitu dute segurtasun indarrekin harremanetan jarriz eta bisitariak aldenduz.[4]

Lapurtutako objektuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura Ministerioak egun berean zerrendatu zituen lapurtutako objektuak. Lau emakumezko monarkaren jabetzak izan ziren 19. mendean. Eugenia de Montijoren (Napoleon III.aren emaztea, enperatriza) bitxiak ziren batzuk, nagusiki diamantez eginak. Besteak bi parure-takoak ziren (parure bat da, bitxigintzan, estilo berean egindako bitxien sorta bat):

Zehazki hauek dira objektu lapurtuak:

  • Maria Luisa enperatrizaren parure-ko lepoko esmeraldaduna ;
  • Sorta bereko esmeraldazko belarritako parea ;
  • Maria Amelia erreginaren eta Hortentsia erreginaren zafiro parure-ko diadema ;
  • Sorta bereko lepokoa ;
  • Belarritakoa, sorta berekoa ;
  • Eugenia enperatrizaren erlikia-paparrekoa, Mazarin esaten zaien bi diamante dituena;[17]
  • Diadema, Eugenia enperatrizarena (perlak nagusi lan honetan);
  • Eugenia enperatrizaren paparreko lore-korapiloa esaten zaiona.
Régent diamantea: galeria berean zegoen, baina ez zuten eraman.

Zortzi bitxi horiek milaka diamantez beteta daude. Kaltea 88 milioi eurotan zenbatu zuen museoak. Lapurtutako zortzi objektuetatik zazpi merkatuan eskuratu zituen Museoak 1985etik aurrera.[16][18][19]

Harrigarria bada ere, bildumako objekturik ospetsuena, Régent diamantea, ez zuten ostu, galeria berean egon arren. Hortensia eta Sancy izeneko diamante ikusgarri eta ezagunak ere Apollon galerian zeuden. [20] Litekeena da bitxi hauek handiegi eta ezagunegiak izatea saltzeko, eta aldiz beste piezek banakako ehundaka harribitxi dituzten, banaka saldu daitezkeenak.[21][22]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Yves Jaeglé. (2025). «Cambriolage au Louvre : la galerie d’Apollon, le cœur battant du plus grand musée du monde» Le Parisien..
  2. (Gaztelaniaz) Pascual Molina, Jesús F.. (2023-08-22). «El robo que convirtió a la Mona Lisa en un ícono» Historia National Geographic (kontsulta data: 2025-10-22).
  3. a b Elisa Brinai. (2025). «Corot, « La Joconde », l’épée de Charles X… Le Louvre déjà marqué par des vols historiques» La Croix..
  4. a b c Ian Aikman; Rachel Hagan. (2025). «Tout ce que nous savons sur le vol des bijoux du Louvre» BBC News Afrique..
  5. a b Éléments d'information suite au vol dans la galerie d'Apollon. ..
  6. Hervé Liffran. (2025). «Les vitrines des bijoux de la Couronne manquaient de coffre» Le Canard enchaîné..
  7. Réouverture de la galerie d’Apollon : nouvelle présentation des Diamants de la Couronne. ..
  8. «Paris. Cambriolage au Louvre : quand Macron présentait son plan de « Renaissance » d'un musée devenu vétuste» Le Dauphiné libéré..
  9. Joséphine Pelois. (2025). «Cambriolage au Louvre : le système de sécurité du plus grand musée au monde sous le feu des critiques» Capital..
  10. «Le braquage du Louvre ravive les débats autour de la sécurité des musées» Radio France internationale..
  11. «Vol de bijoux au Louvre : le Muséum national d'Histoire naturelle de Paris avait été cambriolé en septembre» La Provence..
  12. Élise Viniacourt. (2025). «Braquage du Louvre : retour sur huit minutes d’un casse historique au butin « inestimable »» Libération..
  13. a b «Un commando de malfaiteurs vole des joyaux d’une valeur « inestimable » au musée du Louvre» Le Temps..
  14. «Le Louvre victime d’un spectaculaire cambriolage, huit bijoux d’une « valeur inestimable » dérobés» Le Monde..
  15. (Ingelesez) Chrisafis, Angelique. (2025-10-22). «Louvre director acknowledges ‘terrible failure’ after €88m jewel heist» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2025-10-24).
  16. a b «Le spectaculaire cambriolage du Louvre met en lumière les failles de sécurité du plus grand musée du monde» Le Monde..
  17. Musée du Louvre. (2025). Broche dite broche reliquaire. ..
  18. «Cambriolage au Louvre : le préjudice évalué par le musée à 88 millions d'euros» Le Figaro..
  19. Didier Rykner. (2025). «Le point sur le vol des bijoux de la Couronne» La Tribune de l'Art..
  20. (Ingelesez) Walker, Genevieve. (2025-10-19). «Everything to Know About the Louvre’s Apollo Gallery, the Site of the Jewelry Heist» ELLE Decor (kontsulta data: 2025-10-23).
  21. Sybille de La Hamaide; Gabriel Stargardter. (2025). «Thieves rob priceless jewels from Paris' Louvre in brazen heist» Reuters..
  22. Amandine Bégot; Jérémy Billault. (2025). «"Ils sont très revendables" : comment les cambrioleurs peuvent écouler les bijoux volés au musée du Louvre» RTL..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]