Lovaina (hiria)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Belgikako udalerri infotaula

Lovaina edo Leuven[1] (nederlanderaz Leuven, frantsesez Louvain, alemanez Löwen) Belgikako hiri unibertsitario bat da, Flandriako Brabanten kokatua. 90.706 biztanle ditu.

Lovainako Unibertsitate Katolikoa (Katholieke Universiteit Leuven) da hiriko ekonomiaren ardatz nagusia. Belgikako unibertsitate zaharrena da, 1425ean sortua. Flandriar eta valoniarren arteko tirabiren ondorioz, 1968an bitan zatitu zuten, eta frantses hiztunek hiri berri bat sortu zuten, Lovaina Berria (Louvain-la-Neuve). Lovaina Berrian ezarri zuten beraien unibertsitatea, Université Catholique de Louvain delakoa.

Lovainaren beste bereizgarrietako bat da han sortutako Stella Artois garagardo marka famatua. 1366an hasi ziren hiri hartan garagardoa egiten.

Banaketa administratiboa

Barrutiak

Barrutia Azalera
(km²)
Biztanleria
(31/12/2007)
Dentsitatea
(bizt./km²)
Leuven 5,52 30.283 5486
Heverlee 21,60 21.721 1006
Kessel-Lo 16,06 27.755 1728
Wijgmaal 4,59 3.519 767
Wilsele 8,86 9.454 1067
Iturria: Leuvengo udala

Argazkiak

Demografia

Hiri senidetuak

Lovaina ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiak biak onartu ditu, 167. arauan.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lovaina (hiria) Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Belgika
Artikulu hau Belgikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.