Love Me Do

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Love Me Do
Love Me Do
The Beatles(r)en abestia Please Please Me albumetik
Argitalpena 1962ko urriaren 5a
Formatua 7"
Grabazioa 1962ko ekainaren 6; irailaren 4tik 11ra,
EMI estudioa, Londres
Musika mota Pop
Hizkuntza Ingelesa
Iraupena 2:22
Diskoetxea Parlophone R4949
Capitol Canada 72076
Tollie 9008
Idazlea Lennon–McCartney
Ekoizlea George Martin
Please Please Meren abesti zerrenda




"Can't Buy Me Love"
(US-1964)
"Love Me Do" "Please Please Me"
(EB-1963)

"A Hard Day's Night"
(AEB-1964)


Love Me Do John Lennon eta Paul McCartneyren abesti goiztiar bat da, McCartneyk egindakoa 1958 eta 1959 artean. Singlea izan zen hasiera batean, Erresuma Batuan, 1962ko urriaren 5ean eta P.S. I Love You abestiak hartu zuen B aldea. 17. postuan geratu zen britainiar zerrendetan.

1982ko bigarren bertsio batek 4. postura iritsi zen.

AEBetan, bigarren bertsioa editatu zen hasieratik eta singlea 1. zenbakia izan zen 1964an.

Konposizioa eta grabazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestia John Lennonen blueserako armonikarekin hasten zen eta Lennon eta McCartneyren ahotsak sartzen ziren bat-batean. George Harrisonek ere parte hartu zuen harmonia bokalean. Hasiera batean, Lennonek bakarrik abestu behar zuen, baina McCartney ere sartzea erabaki zuten, Lennonek armonika ere jo behar zuelako.

Askotan grabatu beharreko abestia izan zen eta 3 bateria ezberdin izan zituen[1]:

  • 1962ko ekainaren 6an grabatu zuten lehen aldiz eta Pete Best izan zen baterian.
  • Irailaren 4rako, George Martin ekoizleak ez zuela Besten bateria onartu-eta, Ringo Starrek Besten lekua hartu zuen. Egun berean, Beatles bandak bertsio berria grabatu zuten Ringo Starrekin[2].
  • Astebete geroago, irailaren 11n, Beatles banda estudiora itzuli zen Andy White bateriarekin Love Me Do grabatzera, George Martin ez baitzen gustura geratu Starren bateriarekin eta panderoa jotzen jarri zuten une hartan. .

Beatles bandaren lehen siglea baterian Ringo Starr zeraman eta honek lortu zuen 17. postua Record Retailer zerrenda ospetsuan[3]. Andy Whiten bertsioa ez zen Please Please Me albuma editatu arte aterako eta Pete Besten bertsioa, berriz, Anthology 1 bilduman sartu zuten.

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962ko ekainaren 6an grabatutako bertsioan eta Anthology 1 albumean atera zenean:

1962ko irailaren 4an grabatutako bertsioan eta urte horretako urrian aterako zen singlean joan zenean:

1962ko irailaren 11n grabatutako bertsioan eta Please Please Me albumean argitaratuko zutenean:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]