Lower Manhattan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lower Manhattan
Lower Manhattan Nov 2018.jpg
Geografia
Koordenatuak40°42′28″N 74°0′43″W
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Hiri global New York
BoroughManhattan

Lower Manhattan Manhattango eremu bat da, izen bereko uhartearen erdian kokatua, New York hirian, Estatu Batuetan. Manhattan uhartearen hegoaldean dago eta finantza barrutian da, Estatu Batuetako laugarren handiena.[1]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldean Hudson ibaiarekin muga egiten du eta ekialdean East Riverrekin. Hegoaldean New Yorkeko portuaren lotzen da. Iparraldean 42. kalearekin. Finantza barrutia aipatzen denean iparraldeko muga 14. kalearen hegoaldean gelditzen den barrutia da.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru honetan herbeheretarrek New Netherland babesteko lehen gotorleku eraiki zuten, Battery Park. XX. mendearen hasieran alde hau asko handitu zen eta dorre garaiak altxatu ziren, esaterako Woolworth Building. Mende horren erdian beste eraikin ezagunak altxatu ziren baina depresio unean sartu zen, Midtown Manhattan gora egiten zuen bitartean. David Rockefeller dekadentzia horren aurka aritu zen eta, horretarako, bere banketxearen egoitza berria bertan kokatu zuen. Ondoren World Trade Center eta West Side Highway etorriko ziren. Mendearen amaieran Battery Park City osatu zen eta World Financial Center (Mundu Finantzia Barrutia), proiektua osoaren ardatza.[3]

XX. mendearen hasieratik ere, Manhattango inguru honetan aisialdirako eta arteetarako gune garrantzitsua izan da. Greenwich Village, Sohoko arte-galeriak, antzerki alternatiboaren konpainiak... Orokorrean modako auzoa bilakatu da, batez ere mende aldaketarekin. 2001eko erasoen ondorioz, barrutiaren ekonomiak atzerapen handia pairatu zuen. Horri erantzuteko Lower Manhattan Development Corporation sortu zen. World Trade Center berriak eta Zero gunearen monumentuak berriro ere inguruari indar berria eman dio.

Eraikin ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruak 2001eko irailaren 11ko atentatuek eragin handia sortu zuten Lower Manhattanen. Bertan zeuden suntsitu zituzten Dorre Bikiak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aurretik hiru hauek daude: Midtown, Chicago Loop eta Washington D. C.
  2. www.downtownny.com/district-information
  3. https://www.surfingtheplanet.com/que-ver-lower-manhattan/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]