Edukira joan

Lublingo Triangelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lublingo Triangelua
Motagobernu arteko erakundea
Indarraldi2020ko uztailaren 28a - 
Osagai hau/hauek du/ditu

Webguneumcs.pl…

Lublingo Triangelua (lituanieraz: Liublino trikampis; polonieraz: Trójkąt Lubelski; ukraineraz: Люблінський трикутник, translit.: iublinskyi trykutnyk) Lituania, Polonia eta Ukrainaren arteko hiru-aldeko aliantza politiko, ekonomiko, kultural eta sozial bat da[1], Ukraina Europar Batasunean sartzen langutzeko helburua duena.

Lublin Triangeluko herrialdeek Ukrainaren lurralde-osotasuna nazioartean onartutako mugen barruan berrezartzearen alde agertu dira, eta Errusiak bere aurka egindako erasoari amaiera emateko eskatu dute[2]. Lublingo Triangeluak Ukrainari NATOk hobetutako bazkidearen estatusa ematea babesten du eta Ukrainari NATOren Kitzarako Ekintza Plana ematea norabide honetan hurrengo urratsa dela adierazten du[3][4].

Hiruko formatua hiru herrialdeen tradizio eta lotura historikoetan oinarritzen da. Adierazpen bateratua 2020ko uztailaren 28an sinatu zuten ministroek, Lublinen, Polonian. Hiri hori aukeratu zuten Aro Modernoko Lublingo Batasuna oroituz[5], garai hartan Europako estaturik handienetako bat zen Bi Nazioen Errepublika sortu zuena. Bultzatzaileak Adam Czartoryski eta Viatxeslav Txornovil izan ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]