Luca Marenzio
Itxura
| Luca Marenzio | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Coccaglio, 1553ko urriaren 18a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Erroma, 1599ko abuztuaren 22a (45 urte) |
| Hobiratze lekua | San Lorenzo in Lucina basilika |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera |
| Irakaslea(k) | Giovanni Contino (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | musikagilea |
| Genero artistikoa | madrigala |
Luca Marenzio (Coccaglio, Brescia inguruan, 1553 – Erroma, 1599) italiar musikagilea izan zen. Pizkundeko italiar madrigal-egilerik aipagarriena izan zen. Erroman (1578-1586), Florentzian eta Polonian (1595-1598) ibili ondoren 1598an Erromara itzuli zen, eta Aita Santuaren gortean geratu zen behin-betirako. Marenziok madrigal eta villanella asko argitaratu zituen, baita bost motete-liburu ere.
Berezko teknika zuen; musika-lanetako pasarte batzuetan homofonia erabili zuen, aurreragoko madrigalen molde polifonikoaren ordez. Harmoniaren aldetik ausardia handiz jokatu zuen: kromatismotik modulazio enarmoniko aurreratuetara jo zuen, eta batzuetan bere hartan utzi zituen disonantziak, dramatismoa sortzearren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.