Edukira joan

Luciana Larreategi Arizaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luciana Larreategi Arizaga
Bizitza
JaiotzaEibar, 1912
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaEibar, 2003 (90/91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea eta Irarlea

Luciana Larreategi Arizaga (Eibar, Gipuzkoa, 1912 - Ibidem, 2003) Euskal Herriko mendizale aitzindaria izan zen. Ogibidez grabatzalea zenbait urtez.[1][2]

1912an jaio zen Ardantza kalean. Aita, Esteban Larreategi "Errotatxo" eta ama "Euzkiñekua". Umetan, udaletxeko eskolara joan zen ikastera. Ondoren, Jacinto Olaberekin grabatzen ikasi zuen. Aita bezala, Luciana ere mendizale amorratua izan zen gazte denboran, Errepublika sasoian Eibarko Club Deportivo-ko Juntan bokal izatera iritsi arte. Grabadore lanarekin jarraitu zuen luzaroan baina ezkondu eta urte batzuetara, Alfan hasi zen lanean. Errepublika sasoia eta 36ko Gerra zuzen-zuzenean ezagutu zituen.

Enriqueta, ama pontekoaren izena, ipini behar omen zioten baina epaitegian Luciana jarri zioten.

Umetan gurasoekin kamamila batzen joaten zen. Nagusitan, ostera, senarrarekin joaten zen Legutio ingurura kamamila jasotzera. 8 kilo inguru batzen zituzten bidaia bakoitzeko. Hasieran oparitu egiten zuten; saltzen hasi ziren gero, Chalcha jatetxean (Eibar) batez ere.

Eskola bazuten, doakoa, baina "afiziorik" ez ordea. Etxean ere ez zioten ezer esaten eta gaztainatara joaten zen eskolara joan ordez. Udaletxean kokatzen zen eskolara joan zen; Doña Clara izan zen bere irakaslea. Justu-justu ikasi zuen sinatzen.

“Neure burua ez dago kantsauta estudixuekin.” esaten zuen;

dena erdaraz ikasi behar izaten zuten eta ez zuten ezertxo ere ulertzen.

11 urterekin hasi zen marrazki eskoletara joaten. Mugerzarekin hasi zen arren, Olabek bere etxean hartu zuen 13 urterekin, ikasteko, eta, bide batez, lanerako. Urte bi egin zituen aprendiz lanetan, ezer irabazi gabe. Lehenengo soldata ("kinzenia"), zenbatekoa izan zen. 29 urterekin ezkondu zen arte egon zen Olaberekin lanean. "Grabadores" kalean zegoen lantegia.

Grabatuan lan egin zuen urte askoan Luzianak. Alcalá Zamora-ri Eibarko Udalak erregalatu zion pistola Jacinto Olabe eta bien artean grabatu zuten (1931. urtean). Luzianak udalaren erregalua zela zioen liburuetan "Agrupación Femeninak" egindako oparia zela agertzen da. Pistola amaitzeko zeudela, Luzianaren ahizpa ezkondu behar zen. Bera zen amabitxia eta, hortaz, larunbat batean ez zen lanera joan. Ezkontzatik etxera itzuli zenean, Olaberen mezu bat zuen igande hartan lanera joan beharko zuela esanez. Igande hartan 10-12 ordu egin zituen lan, Jacinto Olabek gelditzeko esan zion arte.

Aitarekin joaten zen beti mendira. Anboto, Galdaramuño, Arrate, Akondia, Urko... aitarekin igande goizero mendira joan zen umetan.

Aizkorrira joan ziren batean erori eta kolpea hartu zuen. Kopetako handi hura sendatzen Antonio Dorado alpinista ezagunak lagundu zion.

Mendira gaztetan lagun-taldearekin: Teresa Etxeberria, Luisa Ugalde, Felisa Eriz eta Luciana. Mendira joateko nola janzten ziren. Carmen Iza zen Eibarko emakume mendizale garrantzitsuena, CDE-ko lehenengo neska.

Eibarko Club Deportiboko Batzordeko kidea izatera heldu zen.[2]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2024ko urtarrilean ‘Gailurretan izan gaitun’ erakusketa zabaldu zuten Iruñeko Planetarioan 1924tik 2024ra arte bidea urratu zuten Euskal Herriko emakume alpinista eta eskalatzaile aitzindariei buruzkoa. Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurreneko lehen ekitaldia izan zen, beste hainbat emakume aitzindarirekin batera agertzen zen Luciana Larreategi.[3][4]
  • 2024ko martxoan Leioako kultur etxean egon zen ikusgai Gailurretan izan gaitun’ erakusketa.[5]
  • 2024an "Gure herriko emakumeen memoria historikoa aitortu eta berreskuratu: Eibartarren Ahotan" izeneko erakusketan bere tokia izan zuen Luciana Larreategik.[6][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Larreategui Arizaga, Luciana - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
  2. a b Pérez, Fernando J.. (2024-02-19). «Pioneras del montañismo vasco» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
  3. «Gaitun, baita mendian ere» Berria 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  4. Erakusketa Leioan. .
  5. (Gaztelaniaz) Hernández, Marta. (2024-02-21). «Exposición sobre montañeras, escaladoras y alpinistas pioneras en Leioa» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
  6. «Gure herriko emakumeen memoria historikoa aitortu eta berreskuratu: Eibartarren Ahotan» Eibarko Udala (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
  7. E, A.. (2024-03-06). «El Ayuntamiento pone en valor entrevistas realizadas a eibarresas» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]