Edukira joan

Luciano José Cabral Duarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luciano José Cabral Duarte
2. artzapezpiku katolikoa

1971ko otsailaren 12a - 1998ko abuztuaren 26a
José Vicente Távora - José Palmeira Lessa (en) Itzuli
Elizbarrutia: Aracajuko artxidiozesia
apezpiku laguntzaile

1966ko uztailaren 14a -
Elizbarrutia: Aracajuko artxidiozesia
apezpiku titular

1966ko uztailaren 14a -
Elizbarrutia: Gadiaufala (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAracaju1925eko urtarrilaren 21a
Herrialdea Brasil
HeriotzaAracaju2018ko maiatzaren 29a (93 urte)
Hobiratze lekuaAracaju
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Luciano José Cabral Duarte (Aracaju, 1925eko urtarrilaren 21aibidem, 2018ko maiatzaren 29a) brasildar elizgizon katolikoa izan zen. 1966tik 1971ra Aracajuko apezpiku laguntzailea izan zen, eta 1971tik 1998ra artxidiozesi bereko artzapezpikua.[1] Filosofia irakaslea eta Sergipeko Unibertsitate Federalaren sortzaileetako bat izan zen.[2][3]

José de Góes Duarte eta Célia Cabralen semea, Luciano José Cabral Duarte 1925eko urtarrilaren 21ean jaio zen. Aracajuko katedralean bataiatu zuten 1925eko otsailaren 7an.[4]

Ikasle Artisauen Eskolan (geroago Eskola Teknikoa eta gaur egun IFS) ikasi zuen, 11 urterekin Jesusen Bihotz Guztiz Santuaren apaizgaitegi txikian sartu aurretik. 1942an, Pernambuco estatuko Olindako apaizgaitegira joan zen, eta 1945eko otsailean São Leopoldora (Hegoaldeko Rio Grande), non apaiz izateko beharrezkoak ziren ikasketak burutu zituen.[4] 1948ko urtarrilaren 18an apaiztu zen Fernando Gomes dos Santos Penedoko apezpikuaren eskutik.[2][4]

1966ko uztailaren 14an, Paulo VI.a aita santuak Aracajuko apezpiku laguntzaile eta Gadiaufalako apezpiku titular izendatu zuen. Urriaren 2an apezpiku ordenatu zuten. Kontsakratzaile nagusia José Vicente Távora Aracajuko artzapezpikua izan zen, eta beste kontsakratzaileak, berriz, José Bezerra Coutinho Estânciako apezpikua eta José Brandão de Castro Propriáko apezpikua.[5]

1971ko otsailaren 12an Aracajuko artzapezpiku izatera iritsi zen. 1998ko abuztuaren 26an dimisioa eman zuen, José Palmeira Lessak ordezkatuta.[5]

Aracajuko bere etxean hil zen 2018ko maiatzaren 29ko arratsaldean, 93 urte zituela.[6][3]

  • Europa, Ver e Olhar. Aracaju : Sociedade de Cultura Artística de Sergipe/Livraria Regina, 1960
  • Europa e Europeus. São Paulo: Livraria Edurora Flamboyant, 1961 (Europa, Ver e Olhar liburuaren berrargitalpena)
  • Viagem aos Estados Unidos. Aracaju: Sociedade Artística de Sergipe/ Livraria Regina, 1962
  • Índia a Vôo de Pássaro. Aracaju : Sociedade Artística de Sergipe/Livraria Regina, 1970
  • Estrada de Emaús. Petrópolis, RJ: Editora Vozes Ltda., 1971
  • A Igreja às Portas do Ano 2000
  • La Nature de l'intelligence dans le thomisme et dans la philosophie de Hume (doktore-tesia)

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Metropolitan Archdiocese of Aracaju» GCatholic (kontsulta data: 2025-05-02).
  2. a b (Portugesez) «Morre aos 93 anos o arcebispo emérito de Aracaju Dom Luciano Cabral Duarte» G1 2018-05-29 (kontsulta data: 2025-05-02).
  3. a b (Portugesez) «Morre Dom Luciano Cabral Duarte aos 93 anos» Portal UFS 2018-05-29 (kontsulta data: 2025-05-02).
  4. a b c (Portugesez) «Arcebispo-emérito de Aracaju, Dom Luciano José Cabral Duarte morre aos 93 anos» AJN1 2018-05-29 (kontsulta data: 2025-05-02).
  5. a b c (Ingelesez) «Archbishop Luciano José Cabral Duarte †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-05-02).
  6. (Portugesez) «Sergipe perde Dom Luciano Cabral Duarte» A8SE.com 2018-05-29 (kontsulta data: 2025-05-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]