Lucien Petit-Breton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lucien Petit-Breton
Lucien Mazan.jpg
Bizitza
Jaiotza Plessé1882ko urriaren 18a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Troyes1917ko abenduaren 20a (35 urte)
Heriotza modua istripua (trafiko istripua)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
 
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gatazka Lehen Mundu Gerra

Lucien Georges Mazan (1882ko urriak 18-1917ko abenduak 20) frantziar-argentinar txirrindulari bat izan zen, Lucien Petit-Breton ezizenez ezagunagoa izan zena. Plessé hirian jaio zen, Loire-Atlantique frantziar departamenduan (frantziako Bretainian zegoen hiria eta gaur egun Pays de la Loire departamenduaren zati dena). 6 urte zituenean bere familiarekin Buenos Airesera joan zen, beranduago argentinar nazionalitatea lortuz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zozketa batean bizikleta bat lortu ondoren bere karrera hasi zen txirrindulari bezala, bere iata horren aldekoa ez zen arren, bere semearentzat lan serioago bat nahi zuena. Hasiera batean Lucien Breton ezizena hartu zuen, baina ondoren Petit-Bretongatik aldatu zuen, Lucien Breton izeneko beste txirrindulari bat bazegoen eta.

Bere lehen garaipen garrantzitsua Argentinako pista txirrindularitzako txapelketan lortu zuen. 1902an soldadutza egin zezan deitu zuen frantziar armadak, eta beraz Frantziara itzuli zen. Bi urte beranduago Bol d'Or pista txirrindularitza lasterketa frantziar ospetsua irabazi zuen. 1905ean orduaren errekorra gainditu zuen Parisko Buffalo belodromoan, 41,110 kilometroko errekorra lortuz. Urte horretan bertan errepideko txirrindularitzako probetan parte hartzen hasi zen.

Frantziako Tourra irabazi zuen 1907 eta 1908an, hala, Itzuli Handi hau bi alditan irabazi zuen lehena izan zelarik. 1907an, Petit-Breton Milan-San Remo klasikoaren lehen garailea ere izan zen, eta 1908an Paris-Bruselas irabazi zuen, bere karrerako azken garaipen handia izango zena.

Lehen Mundu Gerraren hasierak bere kirol karreraren amaiera suposatu zuen, frantziar armadan sartu baitzen borrokatzeko. Txirrindularia 1917an hil zen Troyesetik gertu gertatu zen trafiko istripu batean. Hirugarren izan zen Frantziako errepideko txirrindularitzako txapelketan 1910ean. Belgikako Itzuliaren lehen edizioa irabazi zuen 1908an. Urte horretan bertan irabazi zuen Paris-Bruselas proba.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1906

1907

1908

1910

1911


Aurrekoa
René Pottier
Frantziako Tourraren irabazlea
1907 eta 1908
Ondorengoa
François Faber
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucien Petit-Breton Aldatu lotura Wikidatan