Lucien Van Impe
Lucien Van Impe | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Erpe-Mere, 1946ko urriaren 20a (76 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta kirol zuzendaria |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Sonolor-Gitane | 1969ko ekainaren 26a-1974 |
Kas | 1979-1979 |
Sonolor-Gitane | 1975-1976 |
Lejeune-BP | 1977-1977 |
C&A | 1978-1978 |
Marc-Carlos-V.R.D.-Woningbouw | 1980-1980 |
Boston-Mavic | 1981-1981 |
Vini Ricordi–Pinarello–Sidermec (en) ![]() | 1982-1984 |
Bardiani CSF | 1985-1985 |
Relax-GAM | 1986-1987 |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | igotzailea |
Lucien Van Impe (Mere, Ekialdeko Flandria, 1946ko urriaren 20a ) flandriar txirrindulari ohia da. 1969 eta 1987 artean profesionala izan zen.
Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Igotzaile bikaina izan zen, bere garaiko hoberena eta historiako onenetako bat. Itzuli handietan eta, batez ere, Frantziako Tourrean nabarmendu zen. 15 aldiz parte hartu zuen Tourrean 1969-1985 bitartean, eta guztiak amaitu zituen. 1976ko edizioa irabazteaz gain, beste zortzi aldiz sailkatu zen sei lehenbizikoen artean. Mendiko sailkapena sei aldiz irabazi zuen.
Mendiko Sari Nagusia sei aldiz irabazirik (1971, 1972, 1975, 1977, 1981 eta 1983an), Federico Martín Bahamontes espainiarraren errekorra berdindu zuen. Hirugarren geratu zen 1971 eta 1975eko ekitaldietan, baina Eddy Merckxen gainbeherak eta Bernard Thévenetek lasterketa bertan behera uzteak 1976ko sailkapen nagusia irabazteko aukera eman zioten, berak mendiko beste sari bat besterik espero ez zuenean. Frantziako sari horiez gainera, hiru aldiz irabazi zuen Italiako Giroan mendiko sailkapenean (1982-1984), eta 1983an, Belgikako Errepide Txapelketa.
2008tik Veranda's Willems-Accent taldeko zuzendaria da.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1968
- Etorkizuneko Tourreko Mendiko sailkapena eta etapa 1
1969
- Nafarroako Itzulia
- 3. "Circuit des frontières"en
1970
1971
- 3. Frantziako Tourrean eta Mendiko sailkapena
- 5. Midi Libren
- 7. Dauphiné Libérén
1972
- 4. Frantziako Tourrean, Mendiko sailkapena
eta etapa 1
- 2. Romandiako Tourrean
- 3. Dauphiné Libérén
- 5. Midi Libren
1973
- 5. Frantziako Tourrean eta etapa 1
- 2. Romandiako Tourrean eta etapa 1
- Midi Libreko etapa 1
1975
- 3. Frantziako Tourrean, Mendiko sailkapena
eta 2 etapa
- Montjuiceko Igoerako etapa 1
- Tour de l'Aude eta 2 etapa
- 5. Dauphiné Libérén
1976
Frantziako Tourra eta etapa 1
- 2. Midi Librean eta etapa 1
- Tour de l'Audeko etapa 1
- Polymultipliée
1977
- 2. Suitzako Itzulian eta 2 etapa
- 3. Frantziako Tourrean, Mendiko sailkapena
eta etapa 1
- 3. Dauphiné Libérén eta etapa 1
1978
1979
- 5. Espainiako Vueltan eta etapa 1
- 11. Frantziako Tourrean eta etapa 1
- Kataluniako Voltako etapa 1
1980
1981
- 2. Frantziako Tourrean, mendiko sailkapena
eta etapa 1
- Polynormande
1982
- 4. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena
eta etapa 1
- 3. Suediako Itzulian
1983
Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketa
- 4. Frantziako Tourrean, Mendiko sailkapena
eta etapa 1
- 9. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena
eta etapa 1
1984
1986
- Meatze Haranetako Itzulia eta etapa 1
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
— | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 4. | 9. | 7. | 13. | — |
![]() |
12. | 6. | 3. | 4. | 5. | 18. | 3. | 1. | 3. | 9. | 11. | 16. | 2. | — | 4. | — | 27. | — |
![]() |
— | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 5. | — | — | — | — | — | — | 11. |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Lucien Van Impe - ProCyclingStats
- Memoire-du-cyclisme.net: Palmarès de Lucien Van Impe
Aurrekoa Bernard Thévenet |
Frantziako Tourraren irabazlea 1976 |
Ondorengoa Bernard Thévenet |