Lucina
Lucina (latinezko epitetoa: Lucina, /Lukina/ ahoskatua) Antzinako Erromako jainkosa edo Diana eta Junoren epitetoak ziren. "Argia ematen duena" zen, hau da, erditzean laguntzen zuena. Latinezko lux izenak, argia adierazten du.
Maila altuko emakume bat seme batez erditzen zenean, lectisternium[oh 1] bat atontzen zuen etxearen atrioan. [1][2]
Etruriar jatorriko erromatar mitologiako jainkosa zen (etruriar mitologian, Thalna jainkosari dagokio, erditzearen jainkosa eta Tiniaren jainkoaren emaztea zena, Jupiterri zegokion jainkoen errege etruriarra. Thalna etruriar irudi erlijiosoetan gazte eder bat bezala irudikatzen zen eta ispilu etruskoetan agertzen da askotan, non eszena mitologikoak grabatu ohi ziren.[3]
Lucina izena edo epitetoa latinezko lux, lucis, "argia"-rekin lotuta egon zitekeen, eta, epiteto moduan Juno eta Dianari gehitzen zitzaizkionean, bi jainkosak Ilargiaren argiarekin lotzen zituen, ilargiaren zikloak emakumeen ugalkortasunaren jarraipena egiteko eta haurdunaldiaren iraupena neurtzeko erabiltzen baitziren. Junoren apaizek Juno Covella epitetoaz deitzen zioten ilberrian.[4] Pliniok, ordea, beste interpretazio bat eman zuen, beretzat, Lucina izena, lucus ("zuhaizti") hitzetik zetorren, Eskilinon, geroago Junori eskainitako tenplua egon zen tokian, Lotus zuhaitz mitikoez osatutako zuhaizti bat egon omen zelako.[5]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ jainko eta jaikoentzako otoruntza
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Servius eta Philargus, Virgilioren Bukolikoak IV, 63.
- ↑ «Lucina | Facts, Information, and Mythology» pantheon.org (kontsulta data: 2025-04-12).
- ↑ «CULTO DI GIUNONE LUCINA» romanoimpero.com (kontsulta data: 2025-04-12).
- ↑ Gagarin, M. 2010. The Oxford Encyclopedia of Ancient Greece and Rome, Volume 1. Oxford University Press.
- ↑ Pliny the Elder; Bostock (1855). The natural history of Pliny. London: H. G. Bohn. pp. B. XVI, C. 85. doi:10.5962/bhl.title.56616.
Iturri klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia osagarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Smith, William. (1870). Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology. London: Taylor, Walton, and Maberly.