Lucky Luke

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lucky Luke komikietako pertsonaia bat da, 1946an, Morris marrazkilari belgiarrak asmatu zuena.

Pertsonaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia bera cow-boy edo bakero bat da, XIX. mendeko Estatu Batuetako Mendebalde Basatian bizi dena. Ospetsua da, bere itzala baino azkarragoa delako. Jolly Jumper da bere zaldia, eta Lucky Lukek laguntza behar duen orotan agertzen da. Herri askotatik igarotzen da, bertako jendeari laguntzeko, ahal duen guztietan. Bere egitekoa bete duenean, egon den herritik alde egiten du, herri hortako jendeak, bertan geratzeko eskatzen dion arren. Lucky Lukek, Estatu Batuen benetako historiako une garrantzitsuetan ere parte hartu du, Pony Expressaren sorreran, Oklahomako kolonizazioan eta nazioko bi kostaldeen telegrafo bidezko loturan, adibidez. Benetan bizi izan ziren pertsonaiak ere, agertu izan dira Lucky Luken komikietan. Calamity Jane, Billy the Kid, Roy Bean, Jesse James...

Arerioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere areriorik ospetsuenak eta errepikatuenak, Dalton Anaiak dira. Estatu Batuetako historian, abizen honetako anaia batzuk ere bizi izan ziren. Dalton Anaien izenak hauek dira: Joe, William, Jack, eta Averell, altueraz, txikienetik garaienera jarriz. Hauek, beti Lucky Luke akabatu nahian ibiltzen dira, baina ez dute sekula lortzen. Eta beti, espetxe batean amaitzen dute. Beste arerio batzuk ere daude, baina Dalton Anaiak dira ezagunenak.

Beste pertsonaia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rantanplan: Dalton Anaiak preso egoten diren espetxeko zakur zaintzailea. Nahiko leloa da, eta Jolly Jumperrek ezin du bere presentzia jasan. Halere, beti joaten da Lucky Lukekin, honen egitekoren batetara.

Lucky Luken beste ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako komikietan, zigarro bat eramaten zuen beti ahoan. Baina, 1983. urtean, Morrisek, hori aldatzea erabaki zuen. Eta, hala, zigarro baten ordez, ordutik aurrerako komiki guztietan, lastotxo bat eraman izan zuen. Honek, Osasunerako Mundu Erakundearen esker ona jaso arazi zion marrazkilari belgiarrari.

Lucky Luke telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadan, pertsonaia honekin, telesail bat egin zen, Terence Hill aktore italiarra protagonista zela. Telesail hontan, hainbeste urtetan zehar Lucky Luken ezaugarrien artean ohikoak izan ziren zigarroa eta ile beltza, lastotxo bat eta kolore horiko ileagatik aldatu ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]