Edukira joan

Lucy Thompson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucy Thompson

Bizitza
JaiotzaPekwan (en) Itzuli, 1856
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaEureka, 1932 (75/76 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak

Che-na-wah Weitch-ah-wah, Lucy Thompson ingelesezko izenez ezagunagoa, (Pekwan, 1856ko urriaren 29aEureka, 1932ko otsailaren 23a) yurok jatorriko estatubatuar idazlea izan zen, To the American Indian: Reminiscences of a Yurok Woman autobiografiagatik ospea lortu zuena.

1856ko urriaren 29an jaio zen Pecwan herrian eta Kaliforniako yurok komunitateko kidea zen[1]. Jaiotzez Che-na-wah Weitch-ah-wah izena jarri zioten. Haren aita komunitateko talth (buruzagi espirituala) izan zen eta alabari horretarako beharrezko gaitasunak irakatsi zizkion[1].

1875ean Milton "Jim" Thompson egur flotatzaile eta masoi zuriarekin ezkondu zen[2]. Elkarrekin Klamath River herrian bizi ziren eta 1910ean Eurekara joan ziren bizitzera[1].

1916an To the American Indian: Reminiscences of a Yurok Woman autobiografia idatzi zuen bere herriaren istorioak gordetzeko asmoarekin[3]. Besteek bere herria eta ikuspegia hobeto ulertzea nahi zuen. Horrez gain, estatubatuar zuriak kritikatu zituen gehiegizko arrantza bezalako praktikengatik[4]. Thompsonen ustez, kaliforniar indigenen aurkako indarkeria genozidioa zen[5].

Lucy Thompson Eurekan (Kalifornia) hil zen 1932ko otsailaren 23an, senarra hil eta urtebete eta bi hilabetera[1].

1992an, Thompsonen autobiografiak American Book Award saria irabazi zuen[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) «Lucy Thompson letters, 1916.» Online Archive of California (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  2. (Ingelesez) Buckley, Thomas. (1993). «Lucy Thompson: To the American Indian, Reminiscences of a Yurok Woman (Book Review)» Ethnohistory 40 (3): 482..
  3. a b (Ingelesez) «Lucy Thompson on Native American Authors» ipl: Information You Can Trust (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  4. (Ingelesez) Matthews, Clifford N.; Tucker, Mary Evelyn; Hefner, Philip J. (2002). When Worlds Converge: What Science and Religion Tell Us about the Story of the Universe and Our Place in it. Open Court Publishing, 244 or. ISBN 9780812694512. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  5. (Ingelesez) «‘To the American Indian’ turns 100» The Times-Standard 2018-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]