Ludmila Bohemiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ludmila Bohemiakoa
Saint Ludmila icon.jpg
Bizitza
Jaiotza Mělníkc. 860
Heriotza Tetín921eko irailaren 15a
Hobiratze lekua St. George's Basilica
Heriotza modua itotzea
gizahilketa
Familia
Aita Slavibor
Ezkontidea(k) Bořivoj I
Seme-alabak
Leinua Premislidak
Jarduerak
Jarduerak dukesa
Santutegia
Irailaren 16

Ludmila Bohemiakoa edo Santa Ludmila (c. 860 - 921eko irailaren 15a) txekiar santu eta martiria da, Eliza Ortodoxo eta Erromako Eliza Katolikoan gurtua. Mělníken jaio zen eta Slavidor Sorabiakoaren alaba zen. San Wentzeslaoren amona izan zen. Bořivoj I.a Bohemiakoarekin ezkondu zen, Bohemiako lehen duke kristaua. 871a inguru kristautasunera aldatu ziren, ziurenik Zirilo eta Metodio santuen lana zela eta.

Hasiera batean kristautasuna Bohemian sartu nahi izan zuten, baina bertako paganismoa zela eta deserriratu zituzten. Denbora batera itzuli ziren eta agintean egon ziren, Tetínera erretiratu aurretik. Euren seme Spytihněv I.a Bohemiakoak hartu zuen agintea ostean, eta horren ostean Vratislav I.a Bohemiakoa anaiak. 921ean Vratislav hil zenean Wentzeslao I.a Bohemiakoak hartu zuen boterea, kristaua eta amonak hezia.

Wentzeslaoren ama Drahomírak jeloskor hartu zuen Ludmilak bere semearengan zuen eragina. Hainbat nobleri eskatu zien Ludmila hiltzea, kondairak dioenenaren arabera bere beloarekin itota.

Bohemiako patroia da eta bere jai eguna irailaren 16a da. Antonín Dvořákek oratorio bat egin zion Svatá Ludmila izenekoa.