Ludwigshafen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ludwigshafen am Rhein

 Renania-Palatinatua
Ludwigshafen Mannheimdik begiratuta
Ludwigshafen Mannheimdik begiratuta

armarria

Izen ofiziala
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Renania-Palatinatua
Rheinhessen-Pfalz
Alkatea Eva Lohse (CDU)
Koordenatuak 49°28′52″N 08°26′07″E / 49.48111°N 8.43528°E / 49.48111; 8.43528Koordenatuak: 49°28′52″N 08°26′07″E / 49.48111°N 8.43528°E / 49.48111; 8.43528
Ludwigshafen am Rhein non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Ludwigshafen am Rhein
Eremua 77,68 km2
Garaiera 96 m
Posta kodea 67059 - 67071
Biztanleria 164.351 bizt. (2010)
Dentsitatea 2.115,74 bizt./km²
Sorrera 1843
Matrikula LU
http://www.ludwigshafen.de

Ludwigshafen edo Ludwigshafen am Rhein (Rhineko Ludwigshafen) Alemaniako Renania-Palatinatua estatu federaleko hiria da, BASF enpresa kimikoaren egoitza izateagatik ezaguna. 164.351 biztanle ditu (2010).

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ludwigshafen izenak "Ludwigen kaia" esan nahi du, izan ere Ludwig I.a Bavariakoa izan baitzen hiria 1843an fundatu zuena.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rhin ibaiaren ezkerraldean dago, eta pareko ertzean Baden-Württemberg estatuari dagokion Mannheim hiria du. Bi hiri hauek eta Heidelbergek Rhin-Neckar eremua osatzen dute.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdinbide-gune garrantzitsua da. Ekonomia-jarduera nagusia industria da: kimika-industria, metalurgia, ehungintza, ontziolak; eta Alemaniako hegoaldeko kimika-industria multzo nagusia dago bertan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrak K.a. 1 urtean iritsi aurretik leinu zeltak jadanik populatuta zuten inguru hau. Ez zuen ordea mendeetan zehar garrantzia handirik izan, eta zingira eremua izan zen 1606an ibaiaren eskuin aldean Mannheim sortu eta ezkerraldeko ertzean berau babesteko Rheinschanze gotorlekua eraiki zen arte. Gotorleku horren inguruan hasi zen herria garatzen.

Mannheim hiri garrantzitsua izanik, Ludwigshafenek gerra eta okupazio ugari ezagutu zituen. 1808an esate baterako Mannheim setiaturik zuten frantziar tropen atseden-leku bihurtu zen. Napoleondar Gerren ondoren Rhin ibaiaren ezker aldea Bavariaren esku gelditu zen. 1824ean Rheinschanze gotorlekuak kaia eraiki zuen, posta-garraiorako erabili zena. 1843an Ludwik I.a Bavariakoak hiria ofizialki fundatu zuen "Ludwigshafen" izena emanez, eta Mannheim bestekoa izatea nahi zuen herri bat garatzeari ekin zion.

BASF enpresaren egoitza

Hiriaren benetako hazkuntza industrializazioak ekarri zuen. Bi data nabarmantzen dira, alde batetik 1849a, Sarretik zetorren trenbidea bukatu zenekoa. Horri esker Sarreko meategietako ikatza Ludwigshafengo kaira iristen zen gero Rhinaren bidez Alemaniara zabaltzeko. Bigarren data garrantzitsua 1865 da, BASF (Badische Anilin- und Soda-Fabrik) enpresa Mannheimdik Ludwigshafenera etorri zenekoa. Horri esker hiru mila biztanle zituen herriak 60.000 pasa zituen 1900an, eta 144.000ra iritsi zen Bigarren Mundu Gerra aurretik.

1921ean Alemanian inoiz izan den eztandarik handiena gertatu zen BASF lantegian. 4.500 tona amonio sulfato eta amonio nitrato ongarriak zituen biltegi batek eztanda egin zuen, eta 500-600 langile hil eta beste 2.000 zauritu ziren. Industriagune izanik Mundu Gerretan ere oso bonbardatua izan zen, eta 1939 eta 1945 artean bere populazioa 144.000tik 61.000ra jaitsi zen.

Gerraren ondoren frantziarren okupazio-eremuan gelditu zen. Berriz ere BASF bihurtu zen hiriaren bultzatzaile ekonomiko nagusia.

Ludwigshafendar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ludwigshafen am Rhein ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ludwigshafen Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]