Ludwika Róża Ossolińska
| Ludwika Róża Ossolińska | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Wyszków (en) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Lviv Radziejowice (en) Krakovia |
| Heriotza | Krakovia, 1850eko otsailaren 11 (52 urte) |
| Hobiratze lekua | Rakowicki Cemetery (en) |
| Familia | |
| Aita | Q11123668 |
| Leinua | House of Ossoliński (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | poloniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | poeta eta idazlea |
Ludwika Róża Ossolińska (Wyszków, 1797ko abuztuaren 25a – Krakovia, 1850eko otsailaren 11) poloniar idazle, poeta eta filantropoa izan zen, batez ere haur literatura landu zuena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ludwika Róża Ossolińska Wyszkówen jaio zen 1797an. Aita Jan Onufry Ossoliński (1760–1812) zuen, Drohiczyngo alkatea, parlamentuko kidea eta Kościuszkoren matxinadako parte-hartzailea[1], eta ama, berriz, Florentyna Florencja Dembowska.[2] Ama hil zitzaionean, aitak Lviveko barnetegi batera bidali zituen Ludwika eta haren ahizpa Julia. Haurtzaroan pairatu zuen gaixotasun baten ondorioz, bizitza osorako desgaituta geratu zen, eta Józefa Morstinek eta geroago Emilia Krasińskak zaintzen zuten.[3]
Radziejowicen, Emilia Krasińskarekin bizi zen tokian, Elżbieta Jaraczewska ezagutu zuen, bere talentu literarioa aitortu zuen eleberrigilea. Hari esker, poemak eta ipuinak argitaratzen hasi zen, batez ere haurrei zuzendutakoak.[3] Karitatezko lanetan ere parte hartu zuen eta erlijio lan batzuk itzuli zituen polonierara.[1]
1850eko otsailaren 11n hil zen Krakovian, eta Rakowicki hilerrian lurperatu zuten. Paulina Górskari eman zizkion eskuizkribu ia guztiak 1850eko Krakoviako sutean suntsitu ziren. Urte berean, Ossolińskaren Przygody Zosi eleberria eta Kolęda eta Podwieczorek na wsi antzezlanak argitaratu ziren Krakovian.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Alemanez) «Ossolińska, Ludwika Róża Gfn. (1797-1850), Schriftstellerin und Philanthropin» Österreichisches Biographisches Lexikon und biographische Dokumentation (kontsulta data: 2025-10-20).
- ↑ (Polonieraz) «Ludwika Róża Ossolińska z Balic h. Topór (ID: lu.20666)» Potomkowie Sejmu Wielkiego (kontsulta data: 2025-10-20).
- ↑ a b c (Polonieraz) Olszamkowski, Bolesław; Padlewski, Zygmunt. (1979). Polski Słownik Biograficzny. 24 Instytut Historii Polskiej Akademii Nauk, 386 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1797ko jaiotzak
- 1850eko heriotzak
- Mazoviako voivoderriko jendea
- Poloniako poetak
- Emakume poetak
- Poloniako ipuingileak
- Emakume ipuingileak
- Poloniako eleberrigileak
- Emakume eleberrigileak
- Poloniako antzerkigileak
- Emakume antzerkigileak
- Poloniako haur literaturako idazleak
- Polonierazko idazleak
- XIX. mendeko emakume idazleak
- Desgaitasuna duten idazleak
- Poloniako itzultzaileak
- Emakume itzultzaileak
- Emakume filantropoak
- Krakovian hildakoak