Luigi Nono

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luigi Nono
Luigi Nono (1979).jpg
Bizitza
Jaiotza Venezia1924ko urtarrilaren 29a
Herrialdea  Italia
Heriotza Venezia1990eko maiatzaren 8a (66 urte)
Hobiratze lekua Veneziako San Michele hilerria
Familia
Ezkontidea(k) Nuria Nono-Schönberg  (1955 -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Irakaslea(k) Gian Francesco Malipiero
Lanbidea
Lanbidea musikagilea eta orkestra zuzendaria
Lantokia(k) Venezia
Lan nabarmenak Q2078541
Q2600177
Q2693731
Première pluie
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Bavarian Academy of Fine Arts
Mugimendua 20th-century classical musica
Genero artistikoa opera
Diskoetxea Deutsche Grammophon
IMDb nm0634655
Home of Luigi Nono, Zattere al ponte Longo, Dorsoduro, Venice, Italy -Plaque.jpg

Luigi Nono (Venezia, Italia, 1924 - 1990) musikagilea izan zen. Musika elektronikoko, aleatorioko eta serialeko konpositore nagusia izan zen Italian. Nonoren lan askotan gizarte-kezkak eta politika-auziak biziki islatzen dira.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Veneziako kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak G.F. Malipierorekin, B. Maderna abangoardiako musikagilearekin eta H. Scherchen zuzendari famatuarekin osatu zituen. Europako eta Ameriketako musika-eskola askotako irakaslea izan zen. Ahotserako idatzi zituen lanek garrantzi handia izan zuten haren belaunaldiko musikaren barruan, eta azken aldian serialismoa baztertu eta bitarteko elektroakustikoetara jo zuen.

Lan aipagarriak ditu, besteak beste: Polifonica-monodia-ritmica (1951); Epitaffo per Federico García Lorca (1952); II canto sospeso (1959); Intolleranza (1960); Bizitza eta maitasun kantuak (1962); La fabrica illuminata (1965); Gogora ezazu Auschwitzen egin zizutena (1965); Per Bastiana Tai-yang Cheng (Bastianarengatik eguzkia sortzen da, 1967); Contrappunto dialettico alla mente (1968, Adimenaren kontrapuntu dialektikoa); Eta orduan ulertu zuen (1970); Al gran sole carico d´amore (1972-1975, Maitasunez beteriko eguzkipean) opera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luigi Nono Aldatu lotura Wikidatan