Luis Alberto Lacalle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Luis Alberto Lacalle
Luisalbertolacalle2.jpg
36. Uruguaiko presidentea

1990eko martxoak 1 - 1995eko martxoak 1
Julio María Sanguinetti - Julio María Sanguinetti
Bizitza
Jaiotza Montevideo1941eko uztailaren 13a (76 urte)
Herrialdea  Uruguai
 Espainia
Hezkuntza
Heziketa Errepublikaren Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak abokatua, politikaria eta kazetaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Sekta
Alderdi politikoa National Party
Lacalle signature.svg

Luis Alberto Lacalle Herrera (Montevideo, 1941eko uztailaren 13a) uruguaiar abokatu eta politikaria da. 1990-1995 bitartean Uruguaiko presidentea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidean lizentziaduna da. 17 urterekin hasi zen politikagintzan, garai hartan oposizioko alderdi nagusia zen Alderdi Nazional edo Zurian. 1961ean, kazetari-lanetan hasi zen jadanik desagerturik dagoen Montevideoko Clarín egunkarian. Saiakera eta artikulu ugari idatzi ditu Uruguaiko eta Iberoamerikako arazo politiko eta ekonomikoei buruz. Besteak beste, Luis Alberto de Herrera aitonaren omenezko Herrera, un nacionalista oriental liburua.

1971n, diputatu aukeratu zuten eta 1984an, diktaduraren ondoren, senatari. Hiru urte geroago, Senatuko presidenteorde izendatu zuten, eta, 1989ko hauteskundeak irabazi ostean, Uruguaiko presidente izan zen 1990etik 1994ra bitartean. Lacallek hitzarmen bat lortu zuen Alderdi Gorrikoekin eta Uruguaiko historian lehen aldiz koalizio-gobernu bat osatu ahal izan zuen.

2009ko hauteskundeetan Alderdi Nazionalaren presidentegaia izan zen, baina José Mujica ezkertiarra nagusitu zitzaion[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Alberto Lacalle Aldatu lotura Wikidatan