Luis Antonio Borboi-Condékoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Antonio Borboi-Condékoa

Bizitza
JaiotzaChantilly1772ko abuztuaren 2a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVincenneseko gaztelua1804ko martxoaren 21a (31 urte)
Hobiratze lekuaSainte-Chapelle de Vincennes (en) Itzuli
Heriotza modua: bala zauria
Familia
AitaLouis Henri, Prince of Condé
AmaBathilde d'Orléans
Ezkontidea(k)Charlotte Louise de Rohan (en) Itzuli  (1804ko otsailaren 18a -
LeinuaBorboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta soldadua
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakFrantziako Iraultzako Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 85250557 Edit the value on Wikidata

Luis Antonio Henrike Borboi-Condékoa, Enghiengo dukea (Chantilly, 1772ko abuztuaren 2a - Vincennes, 1804ko martxoaren 21a) frantziar Borboi etxeko printzea izan zen.

Luis VI.a Henrike Borboi-Condékoa eta Bathilde Orleanskoaren semea izan zen. Karrera militarra 1788an hasi zuen eta hurrengo urtean erbesteratu egin zen aitarekin eta aitonarekin batera.

Erbestetik, Frantzia inbaditzeko eta monarkia berrezartzeko tropak biltzen saiatu zen. 1792an emigratu talde bat zuzendu zuen bere aitona Luis V.a Josef Borboi-Condékoaren armadan.

1801ean Karlota Rohangoarekin ezkondu eta Ettenheimen ezarri zuen bizilekua. 1804an, Napoleonek dukea atxilotzeko agindua eman zuen, Georges Cadoudalaren konspirazio monarkikoarekin lotuta zegoela uste baitzuen. Hala ere, Enghien ez zegoen inplikatuta konplotean. 1804ko martxoaren 15ean soldadu frantsesek Vincenneseko gaztelura eraman zuten. Epaitu, heriotza-zigorra ezarri eta fusilatu egin zuten.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]