Luis Antonio de Vega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Luis Antonio de Vega
Datu pertsonalak
Izen osoa Luis Antonio de Vega Rubio
Jaio 1900
Bilbo (Bizkaia  Euskal Herria)
Hil 1977
Madril ( Espainia Espainia)

Luis Antonio de Vega Rubio (Bilbo1900 - Madril1977) gaztelaniaz idatzi zuen idazle ezaguna izan zen. Arabista handia,[1], eleberrigile, kazetaria eta, horrez gain, gourmet ezaguna izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazte New Yorkeko aldizkari baten narrazio leihaketa bat irabazi zuen. 1917tik 1922ra El Nervión egunkariaren erredaktorea izan zen. 1922tik 1926ra El Pueblo Vascon aritu zen. 1923tik ere Euskalerriaren Alde aldizkariaren kolaboratzailea izan zen. 1926an Marokoko Laracheko Eskola Arabiarrean zuzendariaren plaza eman zioten eta 1934an Tetuangoan. 1936ko gerra hasi zenean Espainiako Informaciones aldizkariaren berriketari bezala Erroman zegoen. Frankisten aldera pasata, Burgosko Dirección General de Prensa y Propaganda zelakoan kokatu zuten. 1937an Donostian plazaratu zen Domingo aldizkariaren erredaktore-buru izan zen. Gerra ondoren Vida Vasca aldizkarian kolaboratu zuen.[2]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Timonel. Bilbo, 1922.
  • Romancero colonial

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El retorno de Euria Massard, 1921 
  • Las milloneras, Bilbao, 1925
  • Los que no descienden de Eva, Unamuno saria, 1921
  • Como las algas muertas, Donostia, 1938
  • Chiquita de Bilbao, Bartzelona, 1944
  • Yo le dí mis ojos, 1952
  • El barrio de las bocas pintadas, 1954
  • Amor de la Sota de Espadas, Madril, Pedro Antonio de Alarcón saria, 1955
  • Los hijos del novio - 1956

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gastronomiari buruzko liburu eta artikulu asko idatzi zituen:

  • Guía gastronómica de España, Madril, Editora Nacional, 1957
  • Guía vinícola de España, Madril, Editora Nacional, 1958
  • Viaje por la cocina española, Madril, Salvat, 1969

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pirineo Romántico, Madril, 1950
  • Nosotros los Vascos, 1962
  • Pío Baroja, 1965

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Susan Martin-Márquez, (2008), «Disorientations: Spanish colonialism in Africa and the performance of identity»
  2. http://www.euskomedia.org/aunamendi/141880