Luis Bonaparteren brumairearen hemezortzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Bonaparteren brumairearen hemezortzia
Jatorria
Egilea(k)Karl Marx
Argitaratze-data1852
IzenburuaDer 18te Brumaire des Louis FILIPH Napoleon
MugimenduaMarxismoa
Ekoizpen lekuaNew York
Honen izena daramaNapoleon III.a eta 18 Brumaire (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzaalemana
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusia1851ko abenduaren 2ko estatu-kolpea

Luis Bonaparteren brumairearen hemezortzia (alemanez: Der achtzehnte Brumaire des Louis Bonaparte) Karl Marx idazleak 1852an plazaratu zuen saiakera ospetsua da. Lehen bertsioa Joseph Weydemeyerrek sortu zuen Die Revolution aldizkarian agertu zen, New Yorken.

Marx gaztearen genio bizia biltzen du kazetaria zela idatzitako klasiko honek.[1] XX. mendeko langile iraultzen gaineko zeharkaldi bat egiten du bertan orduan kazetari gazte zen Marxek.[2]

Gertakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1848ko Iraultzako gatazken ostean, abenduaren 10eko hauteskundeen ondorioz, Luis Napoleon Bonaparte Frantziako Bigarren Errepublikako presidente bihurtu zen Burokrazia, armada eta Frantziako probintzietako biztanleria atzerakoiagoaren babesa lortuta. Aurrerakoiagoen aurrean, Louis Napoleonek gizonezkoen sufragio unibertsala indarrean jarri zuen berriro. Alabaina, 1851ko abenduaren 2an, estatu-kolpea eman zuen: Nazio Biltzarra desegin eta oposizioko buru nagusiak atxilotu zituen. 1852ko urtarrilean, presidentetza hamar urterako luzatu zitzaion, eta Guardia Nazionaleko kontrol zuzena bere esku geratu zen. 1852ko azaroan, plebiszitu baten ondoren, II. Inperioa ezarri zuen. Bigarren Inperioaren lehen epe horretan, Napoleon III.ak barne politikan bi helburu nagusi izan zituen: estatuko botereak bereganatzea eta matxinadak itzaltzea. 1852ko konstituzioak Napoleonen esku botere betearazlea eta militarra utzi zituen, baita justizia boterean eskua sartzeko eskumena ere, ordezkariak izendatu ahal izaten baitzituen. Orden publikoa poliziaren bidez gorde zen: hirietan, polizia eta herrietan, jendarmeria.

Liburuaren edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honetan, Marx 1851ko abenduaren 2an Parisen emandako estatu-kolpea, Luis Bonapartek emana, klase eta baldintza materialen arteko borrokak nola bultzatu zuen azaltzen saiatzen da, garai hartako eszena politikoa zela eta (Pierre-Joseph Proudhonek Coup d 'Etat eta Victor Hugoren Napoléon le Petit liburuez bestelako azalpen bat eskainiz).

Testua Marxen esaldi famatuarekin hasten da: "Historia bi aldiz gertatzen da: lehen aldia tragedia handi bat bezala eta bigarrena fartsa ziztrin bat bezala".

Euskarazko bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023an agertu zen, Igela argitaletxean. Itzulpena Idoia Santamaria Urkaregik egin zuen. (170 or., ISBN 978-84-12684-91-9)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]