Luis Etxabarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Luis Etxabarri
Luis Echavarri - Open Forum Dubai 2010.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1949ko apirilaren 17a (70 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria

Luis Etxabarri Lozano (Bilbo, Bizkaia, 1949ko apirilaren 17a) euskal ingeniaria da. Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan eta Madrilgo Unibertsitate Konplutensearen Komunikazio Zientzien Fakultatean masterrak ditu. Horrez gain, Madrilgo Industria Antolakuntza Eskolan graduondokoa du kudeaketan.

1975ean Westinghouse Nuclear Española enpresan hasi zen lanean, Madrilen. Sayagoko, Almarazko eta Lemoizko zentral nuklearraren proiektuez arduratu zen. 1985ean Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Batzordeko zuzendari tekniko izendatua izan zen eta 1987an komisionarioa. 1995etik 1997ra Espainiako Industria Nuklearraren Foroaren zuzendari nagusia izan zen.

1997az geroztik Nazioarteko Energia Erakundeko zuzendari nagusia da.

2009an Espainiako Gobernuak Luis Etxabarri Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako zuzendari nagusi izateko aurkeztu zuen eta maiatzera arte, batzordeko herrialdeek ez dute Mohamed ElBaradei zuzendari ohiaren ondorengoa aukeratuko.