Edukira joan

Luis Iruarrizaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Iruarrizaga

Bizitza
JaiotzaIgorre1891ko abuztuaren 25a (juliotar egutegia)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1928ko apirilaren 13a (36 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Musika instrumentuaorganoa

IMSLP: Category:Iruarrizaga,_L. Edit the value on Wikidata

Luis Iruarrizaga Agirre (Igorre, Bizkaia, 1891ko abuztuaren 25a - Madril, Espainia, 1928ko apirilaren 13a) bizkaitar musikagilea izan zen, Juan Iruarrizagaren anaia.

Luis Iruarrizaga 1891.eko abuztuaren 25ean jaio zen, Igorreko Garbe auzoko Errekako Etxe deituriko baserrian. Gurasoak, Pedro Inazio Iruarrizaga Atutxa, igorreztarra, eta Kasimira Agirre Ealok, bediarra, bederatzi seme-alaba izan zituzten eta Luis haien artean zaharrena izan zen. 7 urte zituela elizako eliz mutil izanda eleiz kanturako zaletasun handia erakusten zuen, eta Ramiro Urretxa herriko organistak ikasketa musikalak izango zituela ziurtatu zuen.[1]

1904. urtean Balmasedako Aita Klaretarrenen Andre Maria Bihotz Guztiz Garbiaren Seme Misiolarien Kongregazioan sartu zen. 18 urterekin, Santo Domingo de la Calzadan teologia ikasten ari zela, kantu gregorianoa eta harmonia ikasten jardun zuen.[1]

1916.an apaiztu eta gero Madrilera bidaltzen dute, Buen Sucesoko Santutegira, han organoa jotzeko. Madrilen bizi izaten jarri zelarik, Eliza Musikako Eskola Nagusia sortu eta bertako zuzendari izan zen. Anaiarekin batera, hark sorturiko Tesoro Sacro Musical aldizkariaren eta Madrilgo apaizgaitegiko Schola Cantorum abesbatzaren sortzaile eta zuzendari izan zen, hil zen arte.[1]

Bere 244 lan ezagutzen dira, nahiz eta 12 galdu egin zirela jakin. 24 urtetan zehar bere obra osoa sortu nuen, 100 konposizio inguru 1907 eta 1916 bitartean, ikaslea izan zen bitartean, eta beste guztiak, 130 inguru, 1916 eta 1928 bitartean, Madrilen.[1]

Obra nagusiak:

  • Misa Paschalis
  • Canciones bucólicas a la Santísima Virgen
  • Cántigas eta Poema de la Asunción
  • Euskarazkoen artean, Jesus umeari gabon abestitxoak, ahots baterako eta organoarekin

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d «Biografia» Luis Iruarrizaga Abesbatza (kontsulta data: 2025-04-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]