Luis Laiseka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis Laiseka
Logotipo de Euskal Herritarrok.svg
idazkari nagusi

1998 - 2003
Hautaketa: Gueñes
Escudo de Gueñes.svg
zinegotzi

1995 - 2007
Barrutia: Gueñes
Hautaketa: 1995 Spanish local elections Itzuli, 1999 Spanish local elections Itzuli, 2003 Spanish local elections Itzuli
Batasuna.svg
idazkari nagusi

1986 - 1998
Hautaketa: Gueñes
organizational founder Itzuli

Bizitza
Izen osoa Luis Fernando Laiseka Urrutia
Jaiotza Sodupe, 1948 (70/71 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Bizilekua Sodupe
Bizkaia
Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Bizkaiera
Heriotza  (70/71 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Paquita Alcoceba
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Kidetza Gure Esku Dago
Mugimendua Espainiako trantsizioa
Ezker abertzalea
Herriko taberna
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Euskal Herritarrok
Ezker abertzalea
Eusko Abertzale Ekintza
Sortu
Euskal Herria Bildu

Luis Fernando Laiseka Urrutia (Sodupe, Gueñes, 1948), Luis Laiseka izenez ezagutua, euskal politikaria, Güeñeseko udaleko zinegotzia.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gueñes (Bizkaia) udaleko Sodupe herrian jaio zen. Guardia Zibilak atxilotu zuen eta torturak jasan zituen 1968an.[1] Inguruabar sozial eta politikoek bere burua politikagintzan murgiltzera bultzatu zuten.

Luis Laisekaren emaztea Paquita Alcoceba, Güeneseko Gure Esku Dago Elkartearen sortzaileetako bat eta Enkarterriko Gure Esku Dagoren ordezkarietako bat[2][3], da eta Arturo Alcoceba euskal kazetari eta aktibista politikoa da bere koinatua.

Politikagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte-gaztetik afiliatu egin zen Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) alderdian. 1995eko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan zerrendaburu eta alkategai izan zen Herri Batasuna alderdiarekin[4] eta hauteskunde horietan HB alderdiak 2 zinegotzi lortu zituenez[5] zinegotzi izan zen 1999ra arte, Güeñeseko HBko udal taldeko bozeramalea izan zelarik, bai eta Güeñeseko HB alderdiko idazkari nagusia.

1999ko ekainaren 13ko udal hauteskundeetan, Espainiak Herri Batasuna alderdia legez kanpo utzita, zerrendaburu eta alkategai izan zen berriro ere Euskal Herritarrok alderdiarekin eta hauteskunde horietan EH alderdiak 2 zinegotzi lortu zituen berriro ere[6] eta Luis Laiseka zinegotzia eta Güeñeseko EHko udal taldeko bozeramalea izan zen berriro ere 2003ra arte, bai eta Güeñeseko EH alderdiko idazkari nagusia.

2003an Euskal Herritarrok alderdia desegin zenez eta Espainiako Auzitegi Gorenak Herri Batasuna eta Batasuna alderdiak legez kanpo utzi zituenez[7][8], ezker abertzaleko politikariek, Luis Laiseka barne, udal herri-hautagaitzak proposatu zituzten. Güeñesen kasuan, 2003ko maiatzaren 25ko udal hauteskundeetan eta 2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan Güeñesko Abertzale Sozialistak (GUAS) alderdiarekin aurkeztu zen, bere alaba Ziortza Laiseka Alcocebarekin batera.[9]

Güeñeseko Herriko Taberna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Laisekak, beste lagun batzuekin batera, Güeñeseko "Herriko Geltokia Kultur Elkartea" elkartea sortu zuten eta taberna bat erosi zuten elkartearentzat[10], herriko taberna baten funtzioa beteko zuena, Laiseka elkartearen lehendakaria delarik[11]. Horrela Güeñeseko hiru taberna eta kultura-elkartek hartu zuten tokia herrian, Arturo Alcoceba eta beste batzuek sortutako Batzokia eta "Jator Enea", eta Herriko Taberna.

Baina Espainiako Auztegi Gorenak itxi beharreko herriko tabernen zerrendaren barruan sartu zuen, herriko tabernen auzian.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]