Luis Mari Pikabea

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Luis Mari Pikabea
Bizitza
Jaiotza Bera1973ko abenduaren 27a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Taillon mendia2007ko urtarrilaren 13a (33 urte)
Heriotza modua istripua
Lanbidea
Lanbidea mendigoizalea

Luis Mari Pikabea Zubieta "Loro" (Bera, Nafarroa, 1973ko abenduaren 27 - † Taillon mendia, Frantzia, 2007ko urtarrilaren 13) Pirinioak ongi ezagutzen zituen alpinista zen. Horrez gain izotzezko hormak eskalatzen eta zeharkaldiko eski egiten zuen. Gainera, Anaietako baten Zalain jatetxean aritu izan zen hainbat urtez lanean, eta ondoren Zalain Janariak izeneko enpresako arduraduna izatera pasatu zen.

Alpe, Himalaia, Pirinio eta Andeetan izandakoa da. 1999an, bere lehengusua Xabier Zubieta Erkiziak eta berak Gasherbrum II mendira igo ziren. 2001ean, Shishapangma mendira igotzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu eguraldi txarra zela eta. 2003an, bigarren aldiz saiatu ziren baina ez zuten lortu. 2006an, Edurne Pasaban eta Asier Izagirrerekin joan zen, baina saiakera honetan ere, ez zuten lortu. Beste saiakera bat egitea pentsatua zuen, baina 2007ko urtarrilaren 17an, Xabier Zubieta Erkizia eta Xabier Saralegi Alzaterekin Pirinioetako Taillon mendia eskalatzen ari zela, amildu eta hirurak hil ziren.

Igotako zortzimilakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.