Luis Migel Zulategi
Luis Migel Zulategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1898ko uztailaren 5a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Medellín, 1970eko irailaren 1a (72 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, musikagilea eta folklorista |
Musika instrumentua | organoa |
Luis Migel Zulategi Huarte (gaztelaniaz: Luis Miguel de Zulaegui y Huarte) (Iruñea, 1898ko uztailaren 5a - Medellín (Kolonbia) 1970eko irailaren 1) idazlea, musikagilea, organojolea eta folklorista Kolonbiako erbestean hila.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñean jaioa, bere lehen urratsak musikaren munduan Remigio Mujikaren agindupean Orfeón Pamplonés abesbatzan izan ziren. Markinan (Bizkaian), eta Gasteizen biolina, txirula, piano eta harmonia ikasi zuen. Halaber teologia eta humanitateak ikasi zituen. Frantsesa eta ingelesa ondo ikasi zituen ere, bestetik. Autodidakta moduan, euskara ikasi zuen. 1924an karmeldar gisa, Kolonbiara bidali zuten. Bi urte ondoren, habitua utzi zuen eta 1932an, Panaman, ezkondu zen. Urte berean Bilbora itzuli zen eta 1935 arte Euskadi egunkarian musika-kritiko moduan aritu zen; egunkari horretan bi izengoiti erabili zituen: "Entzule bat" eta "Eretzale". 1936ko gerrarekin Kolonbiara itzuli zen. Herrialde hartan haren ikerketekin jarraitu zuen: hasierako euskal gaiekin batera Kolonbiako gaiak aztertzen hasi zen. 1968tik hil arte Medellingo Arte Ederren eta Musika Kontserbatorioan irakasle gisa lan egin zuen. 1970ean errektorea izendatu zuten.
Musika-lan batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerrenda hau John Alejandro Ricaurteren liburutik hartu ditugu[1]:
Orkesta sinfonikorako
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1941: Fantasía colombiana
- 1945: Cock-tail
- 1945: Las Mirlas
- 1948: Ay, mi negrita d'Uribia!
- 1949: Los de Cachipay
- 1951: Caribianas
- 1953: Invitación al bambuco
- 1928: 1.Blanca (piano)
- 1928: Errimiña (biolin eta piano)
- 1938: Desde los Andes (zortziko) (piano)
- 1938: Sonata (biolin eta piano)
- 1940: I like Schumann (piano)
- 1941: Canon sobre un preludio de Bach (biolin eta piano)
- 1942: Nocturno (piano)
- 1944-1945: Pequeñeces (piano)
- 1955: Nana (klabizenbalo)
Ahots musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abesbatzarako, A capella
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1935: Cuatro canciones vascas
- 1969: 25 Canciones Infantiles
Abesbatzarako laguntzarekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1956: Misa de Réquiem
- 1959: Gozos a San Francisco Javier
Ahotsa eta pianoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1939: "La Farerita"
- 1940: "En un album"
- 1944: "Armisticio"
- 1947: "Hay un instante en el crepúsculo"
- 1949: "Aziyadé"
- 1949: "Fábula"
- 1950: "El trotamundos"
- 1952: "Charada"
- 1954: "Diafanidad"
- 1957: "Amemos"
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "La música antioqueña", Todoamérica, Habana, 1940ko iraila-urria.
Sariak eta merezimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1970: Arte Ederren Institutuaren errektorea.
- 2007: Omenaldia. Antioquiako seme kutuna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 191 or.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- John Alejandro Ricaurte: Vasconavarros en Antioquía 1890-1970. Andres Irujo Saria 2010. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2011.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Biografia Auñamendi Entziklopedian.
- (Gaztelaniaz):Luis Carlos Rodríguez Álvarezen artikulua Cronopio aldizkari digitalean.