Luis Ricardo Falero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Ricardo Falero

Bizitza
JaiotzaGranada1851ko maiatzaren 23a
Herrialdea Espainia
HeriotzaUniversity College Hospital (en) Itzuli1896ko abenduaren 7a (45 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: medical error (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Gabriel Ferrier (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Londres
MugimenduaPost-romanticism (en) Itzuli
Orientalismoa
sinbolismoa
Genero artistikoabiluzia
margolaritza mitologikoa
erretratua

Luis Ricardo Falero (Granada, 1851ko maiatzaren 23a - Londres, 1896ko abenduaren 7a) XIX. mendeko margolari andaluziarra izan zen. Haren margolaritzaren gai nagusietarikoa emakumeen gorputza izan zen; bestea, magia eta astrologia. Garaiko orientalismoaren barruan kokatzen zaio. Labranzanoko dukea zen. Falero bezala sinatzen zuen. Haren obrak, erotismo beteak, Frantzian, Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan oso ezagunak izan ziren. Gaur egun, aldiz, oso ahaztuta dago artista eta bere obra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia aberats baten semea eta Granadan jaioa, haurtzarotik ezaguna izan zen bere gaitasuna. Ingelesa eta margolaritza ikas zezan Richmond Collegera, Erresuma Batura, bidali zuten. 1860an, bederatzi urte zituelarik, Parisera ikasketekin jarraitzeko joan zen. Gurasoen nahia betetzeko Espainiara itzuli zen armada espainiarrean sartzeko. 16 urte armada utzita Parisera ihes egin zuen. Azkenik, Parisen, arte, kimika eta industria ingeniaritza ikasi zuen. Azkenik, zientzia eta ingeniaritza baztertu zituen buru-belarri artea lantzeko. 1880. hamarkadan margolari gisa, Londresen kokatu zen. 1896an, 45 urte zituelarik, hil zen.[1]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Ricardo Falero