Luis Sánchez Polack

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Sánchez Polack

Bizitza
JaiotzaValentzia1926ko uztailaren 22a
Herrialdea Espainia
HeriotzaValentzia1999ko otsailaren 8a (72 urte)
Heriotza modua: garuneko odoljarioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta komediantea

IMDB: nm0844766 Find a Grave: 7345651 Edit the value on Wikidata

Luis Sánchez Polack (Izengoitia: Tip ; Valentzia, 1926ko uztailaren 22a - Madril, 1999ko otsailaren 8a) espainiar umorista eta antzezlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urte zituela, Madrila joan zen familiarekin, eta 1939an batxilergoa ikasten hasi zen, baina ez zuen amaitu. Zeramikako eskolan aritu zen zurgintza, zeramika eta antzerkia ikasten, eta antzezle izatea erabaki zuen. Luca de Tenaren De lo pintado a lo vivo (Margotutik bizirik dagoenera) lanarekin egin zuen debuta. 1945ean Madrid Irratian sartu zen, eta han haurrentzako saio bat hasi zuen. Hamalau urtez aritu zen irrati horretan. Hantxe osatu zuen Tip y Top umore bikotea, Luis Collekin, oso ospetsu izan zen. Hiru film egin zituzten elkarrekin. 1961ean banandu egin ziren, eta Tipek bakarka jarraitu zuen. Ondoren, José Luis Collekin hasi zen saioak antolatzen, Tip y Coll bikote gisa. Bikote harekin ere arrakasta handia izan zuen, aurrekoarekin baino handiagoa. 1967. urtetik aurrera ekitaldi ugari izan zituzten, eta film bat egin zuten: La garbanza negra, en paz descanse. Film horretan erabiltzen zituzten jantziak (etiketa-jantzi beltzak) izan ziren aurrerantzean beren ikuskizunetarako erabili zituztenak. 1969. urtearen hasieran Espainiako Telebistan Galas del sábado saioa aurkezten hasi ziren. 70eko hamarraldiaren hasieratik, zortzi urtez, egunero aurkeztu zuten bere saioa Top-Less aretoan. 1979an Espainiako umorista nagusiak ziren. Tipek irratiko hainbat solasalditan parte hartu zuen, eta Telecinco kateko Este país necesita un repaso saioan ere aritu zen. 1997an Onda Cero irratian hasi zen, La brújula saioan, eta han Cuentos infantiles para personas de cierta edad atala aurkezten zuen.

1998an eritasun larri bat zela-eta utzi zituen ekitaldiak. Pueblo egunkariaren Ospearen Saria eman zioten, eta baita Ondas saria ere. Zenbait liburu ere idatzi zituen: Cantares del Mío Tip (1980) eta Santos varones (1995), eta Collekin batera, El libro de Tip y Coll eta Tipicoll spanish.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]